Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Entrenatzen. Gazte mailako trainerilla portutik ateratzen aste honetan prestaketari ekiteko.
Hasiera ona gazteek trainerilletan

Hasiera ona gazteek trainerilletan

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 5 de mayo 2016, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako Trainerilla Ligari hasiera ona eman diote Getariako Arraun Elkarteko ontziek. Bereziki emaitza bikainak lortu dituzte gazte mailako arraunlariak. Bateletan erakutsi zuen Arraun Elkarteak lan ona egiten ari dela harrobiarekin eta orain trainerilletan Loiolan (Donostia) zein Zarautzen onenak izan dira, sailkapenean buru buruan jarri direlarik.

Emakumezko bi ontziak txukun ibili dira bi egunetan, laugarren A ontzia bi egunetan eta 5. eta 6. larunbat eta igandean B trainerilla.

Senior mailan Ligako ontzia bietan hirugarren sailkatu da eta B on-tzia, Federazio Kopan lehiatzen ari dena, 5. Loiolan eta 2. Zarautzen amaitu du. Lanak hasi besterik ez dira egin baina liga laburra izango da eta erne ibili behar estropada guztietan. Igandean, etxean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios