Borrar
Irteera. Lehendabizi emakumezkoak aterako dira Malkorbe hondartzatik eta jarraian gizonak.
Gaur arratsaldean jokatuko  da Getariako II. Triatloia

Gaur arratsaldean jokatuko da Getariako II. Triatloia

16:00etan hasiko da proba eta Euskadin antolatzen den zirkuituko lehen triatloia izango da, sprint distantziakoa

JUAN MARI ZUBIAURRE

Sábado, 30 de abril 2016, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldean Getariako II. Triatloia jokatuko da, 2016. urtean Euskal Herriko zirkuituaren barruan kokatua dagoena eta Euskadin jokatuko den zirkuituko lehen triatloia izango dena gainera. Proba, sprint distantziakoa izango da (0,750km-20km-5km) eta herriko taldeak, Getaitri Triatloi Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

Lasterketaren muina eta boxak Getariako portu inguruan kokatuko dira, joan den urtean egin zen bezala. Emakumezkoen lasterketaren hasiera 16:00etan izango da eta gizonezkoena 16:10etan.

Irteera, Malkorbe hondartzan emango da eta triatletek lauki luze itxura duen 750 metrotako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, lehen trantsiziora iritsi aurretik. Portuan kokatuta egongo diren boxeetara gerturatu beharko dute, 20 kilometrotako bizikleta saioa hasi aurretik. Bigarren atal honetan, Getariatik irten eta Garate gainetik Mia alderantz joango dira, handik Oikia eta Zumaia zeharkatu ondoren, N-634 errepidetik Getariako boxetara hurbiltzeko.

Probari amaiera emateko, bigarren trantsizioaren ostean, parte hartzaileek azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5 kilometrotako herri barruko ibilbidea osotuz, bertan, 2.500 metrotako bi itzuli eman beharko dituztelarik, udaletxe inguruan kokatuta izango den helmugara iristeko.

Ainhoa Murua Getarian

Gaurko saiorako antolakuntzak Ainhoa Murua zarauztarraren presentzia iragarri du. Joko Olinpikoetara sailkatze borrokan murgilduta egon arren (joaten bada laugarrenak izango dira berarentzat) Getariara etortzea erabaki du eta noski faboritoen artean kokatu behar.

Herriko triatletek ere, gogo berezia izango dute etxean lan bikaina egiteko. Batzuk Peñiscolan ibili ondoren gaurko saioa erraz burutu ahal izango dute baino laburra izan arren gogor ekin beharko diote ordulariari segundoak lapurtu nahian.

Zozketa ugari antolatu dira partaideen artean eta sari berezi bat egongo da Elkano Jatetxetik Garate gainerako ibilbidea txirrindan bizkorren egiten duenarentzat.

Errepide mozketak

Triatloia egiten den bitartean errepidetan mozketak izango dira. 15:30ak eta 18:30ak artean, porturako sarrera eta Malkorbeko aldapa eta Artzapeko bidea itxita egongo dira. 16:00ak eta 17:30ak artean, kofradia zaharreko paretik, dike berritik eta Ketarriko aparkalekuetatik kotxea mugitu ezin eta Zumaiatik Zarautz era Miatik (kontuz) edo AP8tik joan beharko da. 16:00ak eta 16:45ak artean Miako igoera itxita eta Miatik Zumaira itxita 16:25etik 17:00etara. Autobusak ohiko ibilbidea eta ordutegiak mantenduko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios