Borrar
Eneko Etxebarria alkatea eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea.
Udalak eta Deustuko Unibertsitateak bi programa garatuko dituzte elkarlenean

Udalak eta Deustuko Unibertsitateak bi programa garatuko dituzte elkarlenean

Helduei zuzendutako bi programa dira, eta DeustoBide Herritartasun Eskolak antolatzen ditu, «herritarren zentzu kritikoa eta parte-hartzailea sustatzeko»

PPLL

Jueves, 11 de febrero 2016, 12:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eneko Etxebarria alkateak eta Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak lankidetza akordio bat sinatu berri dute helduentzako bi prestakuntza programa garatzeko: 'Kultur aisia Unibertsitatean' eta 'Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea'.

Bi programa horiek Deustuko Unibertsitateko DeustoBide Herritartasun Eskolak antolatzen ditu, «gizarte topaketak sustatzeko eta herritarren zentzu kritikoa eta partehartzailea sustatzeko, elkartasunean oinarritutako bizikidetza eredua eraikitzeko bidean».

Kultur aisia Unibertsitatean programa prestakuntza programa irekia da, euren kultur esparrua zabaldu nahi duten pertsonei zuzendua. Adin guztietako pertsonek egin dezakete eta ez da aurretiazko titulurik eskatzen. Gizakiaren balioetan oinarritutako aisia sustatu nahi du, prestakuntza ere aisia dela aldarrikatuz eta aisiak norberaren garapenean eta gizartearenean eragina duela azpimarratuz. Kultura gozatuz ikastea du helburu eta kultura eta jakintza hedatzea. Azpeitiko Udalarekin adostutako programaren baitan, hiru ikastaro eskainiko dira, bakoitza 12 ordukoa: Euskal mitologia eta kristautasuna, Udaberriko arratsalde baterako musika, eta Kulturak, identitateak eta lurraldeak.

Ekiten eta enpresa kudeatzen ikastea programak lantegiak eskainiko ditu beren enplegagarritasuna, lan egoera edo negozioa hobetzea helburu duten pertsonei enpresa kudeaketako oinarrizko tresnak eta jardunbideak emateko.

Programa lau lantegik osatzen dute, bakoitza 16 ordukoa, hainbat interes arlo lantzeko. Hona lau lantegiak: Ideiatik negozio planera, Finantza kudeaketa finantzetan adituak ez direnentzat, Negozioaren garapenerako ezinbesteko tresna digitalak, eta Enpresari lotutako lege alderdia (oinarrizko lege esparrua).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios