Borrar
Handituz. Ireki zenean 8 plaza eskaintzen zituen, baina ondoren 12 erabiltzaile izatera pasa zen.
Puntapax Eguneko Zentroak  sei plaza berri eskainiko ditu

Puntapax Eguneko Zentroak sei plaza berri eskainiko ditu

Azken urtetan gero eta eskaera gehiago egin dira zerbitzu hau erabiltzeko

JOSU ARANBERRI

Jueves, 11 de febrero 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Puntapax Usurbilgo eguneko zentroa 2003ko azaroan ireki zen lan egunetarako 8 plazekin. Denbora batera, 12 plaza izatera pasa zen, beste 6 plaza izanez asteburuetarako. Bitarte honetan 55 herritar pasa dira bertatik. Azken urtetan gero eta eskaera gehiago egin dira zerbitzu hau erabiltzeko. Eskaera honi erantzun zuzena eman asmoz, herritarrei plaza gehiago eskain- tzeko urratsak eman dira.

Azken 5 urtetako datu batzuk kontuan hartzen baditugu, batez besteko eskatzaileen adina jaitsi egin da eta zerbitzuaren beharra goiztiarragoa izatera pasa da. Honek eskaera kopurua handitzea suposatu du eta aldi berean, itxarote denbora luzatzea.

2015eko datuak kontuan hartuta, sartzeko 9 eskaera egon dira eta 2 baja. Datu orokorrei erreparatuz gero, Orioko zentroan 5 usurbildar daude, Hernanin beste bat eta bi itxarote zerrendan.

Errealitate honen aurrean, Haur Eskolako espazioak aztertu eta berrantolatu ziren. Egun zentroak dauzkan 143,00 m2ko, planta bereko beste 60,00 m2 gehituko zaizkie, bi espaziotan: 53,00 m2ko jardueretarako gela handi bat eta beste 7,00 m2ko garbigela bat. Haur eskolako eta zentroko erabiltzaileek, pasaerako espazio komun bat izango dute, aldaketa honekin.

Jakina da, belaunaldi arteko esperientziak denentzat direla onuragarriak: adinekoak biziberritu egiten dira, autoestimua hobetzen dute eta umeen alaitasuna eta barrea kutsatzen zaie. Hilean behin, esperientzia intergenerazionalen bidez, zaharren ezagutzatik ere ikasten dute haurrek.

Aldaketa honekin, 6 plaza berri eskainiko dira.Behin diru laguntza bideratuta eta lanak amaituta, Eguneko Zentroa prest dago, martxotik aurrera, onuradun berriak hartzeko. Baina ezinduen aulkiak kontuan izanda, badirudi 6 plaza onartuko dituztela. Handitzearekin, gaur gaurko Eguneko Zentroa kudeatzen duen GSR enpresak langile bat gehituko du beharrei behar bezala erantzuteko. Egokitze lan hauetarako eta erosoago izateko altzariak erosteko, Usurbilgo Udalak 35.000 euro bideratu ditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios