Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria herriko eskolan

Mari Domingi eta Olentzero./
Mari Domingi eta Olentzero.

DV

Atari-Soro frontoia txiki geratu zen Olentzero eta Mari Domingiri behar bezalako ongi etorria emateko Basakaitz herri eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek osatzen duten talde bikainaren aldetik. Musuak, irribarre alaiak, goxokiak, gutunak, abesti eta doinuak... guztia txistorrarekin goxatuta... eta opor luze batzuen aurrekari gisa.

Hauteskundeak

Espainiar Kongresu eta Senaturako bozkak izan genituen igandean eta EH-Bildu alderdia aise nagusitu zen Aizarnazabalen (184 bozkarekin), jarraian EAJ 77 bozkarekin eta hauteskunde hauetako benetako protagonistak, Podemos alderdiak 56 bozka jaso zituen, gure herrian indarra baduela erakutsiz bere lehen agerpenean. Zentsuan 541 pertsona zeuden eta 334 herritarrek egikaritu zuten beren bozkatzeko eskubidea, partehartzea ia %62 izan zelarik.

Jaiotza berria

Martin Eizagirre Zufiria mutikoa jaio da abenduko egunotan; zorionik beroenak bere guraso Amaia eta Josu eta baita anai-arreba Martxel eta Maiteri ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos