Borrar
Agintea. Alakate txikiak eta bere zinegotziak izan zuten.
Haurren Egun arrakastatsua

Haurren Egun arrakastatsua

Getaria esku honetan dagoela ikusi zen larunbatean herriko haurren eguna ospatzean

JUAN MARI ZUBIAURRE

Martes, 1 de diciembre 2015, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko Guraso Elkarteak antolatuta joan den larunbatean Haurren Eguna ospatu zen. Alkate Txikia eta bere zinegotziak izan ziren une batez protagonistak, Nika Lertxundi alkateak euren gain herriko agintea utzi zuenean. Alkate txikia Ekhi Arostegi eta zinego-tziak Irati Martinez, Unax Alcelay, Izaro Ulazia eta Unai Perez izan ziren aurtengoan.

Udaletxeko batzar aretoa jendez gainezka egon zen, balkoian aginte makila hartu eta ondorengo udalbatzarra zuzenean bizitzeko. Ez ohikoa izan zen pleno aretoak erakusten zuen itxura. Haurrak eserlekuetan eta helduak atzetik bertan gertatzen zena jarraitu nahian. Erabaki ugari hartu zituzten bertan, batzuk egindako proposamenak aztertu eta onartu zituzten gaztetxoak. Aurrez, arratsaldean, Berdura Plazan tailerrak izan zituzten pilota tailerra, karetak, pintaketa, murala, koilareak, pultserak edo aurpegia margotzeko tartea izan zuten eta gauean elkarrekin afaldu ondoren karaokea eta jolasak egin zituzten, eguna borobiltzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios