Borrar

Merkatari elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu astean zehar

K. ARRIZABALAGA

Miércoles, 25 de noviembre 2015, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zestoan merkatari elkarteak Zestoako Denden Astea antolatu du, ostirala bitartean. Ekimen honen baitan astean zehar hainbat hitzaldi antolatu dituzte, hala nola, gaur, 19:30ean udaletxean izango den 'Datu pertsonalak nola babestu zure mugikorrean' hitzaldi-tailerra eta bihar 18:00etan, La Huerta fruta dendan, 'Abre los ojos, compra con conciencia' izenburupean izango den hitzaldia.

Ekitaldi nagusia ostiralean ospatuko da, egun honetan Bezeroen Festa delakoa izango baita. 20:00etan hasiko da hau, arkupeetan eta bertan, 8 otarren zozketako zenbakiak aterako dira, dendek eskainitako produktuak zozketatuko dira bertara azaltzen direnen artean, pintxoak, musika eta bertsoak izango dira eta 'Herria eta dendak' argazkien erakustaldia jarriko da ikusgai.

Horrez gain, astean zehar otarren zozketarako zenbakiak oparituko dira herriko dendetan, eta Zestoan merkatari elkarteko txartelaren erabiltzaileei erosketa poltsa bat oparituko zaie.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios