Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Larunbatean Dejavu taldearen 'Arrastoak' ikusgai.
Beste lau proposamen  aurtengo Kulturaldia ixteko

Beste lau proposamen aurtengo Kulturaldia ixteko

Yolanda Arrietaren hitzaldi-solasaldia, bertso afaria, antzerkia eta herriko ondarea ezagutzeko ibilaldia izango dira

JOSU ARANBERRI

Jueves, 12 de noviembre 2015, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaurtik igandera bitartean jarraipena izango du Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako Kulturaldiak. Pasa den ostiralean eman zitzaion hasiera Mikel Urdangarinen kontzertuarekin eta gaurtik aurrera beste lau proposamen izango dituzte herritarrek aurtengo Kulturaldiari amaiera emateko.

Yolanda Arrieta herritar idazlearen 'Argiaren Alaba: txango bat denboran' hitzaldi-solasaldia izango da gaur 19:30ean hasita Potxoeneako goiko gelan. «Gazteak eta Literatura. Nola hurbildu gaurko jendea klasikoengana? Nola hurbildu klasikoak gugana? Zer da Tradizioa? Zer da Historia? Zer da Transmisioa? Balio dezake fikzioak txangoak egiteko denboran, esandakoa osatuz, orain aldia biziz, geroa imajinatuz?» galderei erantzuten saiatuko da gaur Yolanda Arrieta.

Bihar, berriz, bertso afaria izango da Artzabal jatetxean, 21:00etan. Asier Azpiroz zubietarra eta Ane Labaka lasartearra izango dira afalostean bertsotan jardungo direnak eta Iñaki Agirresarobe 'Tola' izango da gai jartzailea. Menua hau izango da: aperitiboa, entsalada epela, entrekota patatekin, azkenburukoa, edaria eta kafea. Txartelak 18 eurotan daude salgai Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan.

Hurrengo egunean, larunbatean, antzerkiak hartuko du Kulturaldiaren lekukoa. Dejavu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' antzezlana ikusteko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan 20:00etatik aurrera. Antzezlan honek Donostiako Udaleko euskara zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten XV. Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen otsailean. Sarrerak ohiko lekuetan egongo dira salgai aldez aurretik 8 eurotan(Noaua!ko bazkideek 6).

Azkenik, aurtengo Kulturaldiari amaiera emateko, herriko ondarea ezagutzeko ibilaldia proposatzen dute. Igandean, 10:00etan abiatuta Arratzain eta Aginaga arteko ibilbidea egingo da Jakoba Errekondo paisajistarekin. Arratzainera igotzeko autobus zerbitzua izango da, 9:30ean Bordatxo paretik. Arratzainera oinez joan nahi duenak 10:00etarako egon beharko du Arratzainen.

Bestalde, azaroaren 9az geroztik eta larunbata bitartean, Usurbilen bizi den Joseba Larratxe irundarraren 'Lauki' erakusketa izango da ikusgai herriko Sutegi udal liburutegian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios