Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Viernes, 23 de octubre 2015, 00:31
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskal Herri osoan euskaraz egiten diren Antzerki Topaketa bakarrak ate joko dira jada. 33.ez hastear dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Udazkenero hartu ohi du protagonimoa antzerkiak herrian eta oraingo honetan ere hilabete luzez egitarau oparoa prestatu dute. Atzo azaleratu zituzten aurtengo topaketen nondik norakoak, udaletxean, eta eragile ugarik hartu zuen parte. Bertan izan ziren Josu Labaka eta Ainara Larrañaga zinegotziak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Eñaut Gan-txegi, topaketetan estreinatuko den 'Eskutitzak' obraren sortzaile Itziar Elias, emakumeen eta gaztetxoen Azpeitiko Antzerki Eskolako kide Alaitz Olaizola, 'Mozkorra parregarri' operako partaide Marije Ugalde, Zestoako Interpretazio Eskolako zuzendari Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola aktorea, Sanagustin kulturgune kooperatibako ordezkari Aitor Bengoetxea eta topaketetako kartelaren egile Eguzkiñe Egaña.
Bihar, urriak 24
Antzerkizale Eguna
Urriak 30, ostirala
21 30
Urriak 31, zapatua
21 30
'Itsasoari negar' Ze onda taldea. Soreasun
Azaroak 1, igandea
10 30
III. Antzerki Eskolen Eguna, Sanagustinen
18 00
Azaroak 5, osteguna
21 00
'Zu gabe'. Atea Teatroa. Udaletxeko ganbaran.
Azaroak 6, ostirala
21 30
'Etxekoak'. Huts teatroa- artedrama. Soreasun.
Azaroak 7. Estreinaldia
21 30
'Eskutitzak'. Izar films eta Itzel antzerkia. Soreasun.
Azaroak 8, igandea
18 00
'Moby Dick'. Gorakada teatroa. Soreasun.
Azaroak 9tik 12ra
Eskola edo gaztetxoei zuzendutako antzerkia.
Azaroak 13, ostirala
21 30
'Jokoz kanpo'. Borobil Teatroa. Soreasun izango da emanaldia.
Azaroak 14, zapatua
21 30
'Punto ta punto'. Azpeitiko emakume tailerra. Soreasun.
Azaroak 15. Estreinaldia.
18 00
Azaroak 19-20.
Antzerki Alternatiboa. Gaztetxean.
Azaroak 21, zapatua
21 30
Banan bana hitza hartu baino lehen, Kultura zinegotzi Josu Labakak esker ona agertu zuen «erreferente» bihurtu diren topaketa hauek antolatzeko «egindako lanagatik» eta «elkarlana» goraipatu zuen.
Pedro Otaegiri omenaldia
Bihar bertan, urriak 24, hasiko dira 33. Euskal Anzterki Toopaketak, an-tzerkizale egunarekin. Egun honen harira egun osoko egitaraua prestatu da. Eguerdian, 12:00etan, Oholtzaberri egitasmoa aurkeztuko da, Sanagustinen. «Azpeitiko eta Urola eskualdeko antzerkigintzaren jarduna indarberritu eta balioan jartzeko plan integral bat da» Oholtzaberri. Horretarako, herrian nahiz eskualdean kultur espresio hauek jorratzen diharduten eragileak saretu, dinamizatu eta aurrera begirako kultur plan bat osatu nahi da euskal antzerkigintzaren iparrorratz gisa. «Aurrerantzean zeresana emango duen proiektua da», azaldu zuen Aitor Bengoetxea Sanagustin Kulturgunea Kooperatibako kideak.
Arratsaldean,umeentzako ikuskizuna izango da, 'Mitologiaz ahaztu al gara' lanarekin, Sanagustinen. Sarrera, 5 euro da. Eguna amaitzeko, antzerkizale gala ospatuko da Soreasun, 21:00etan. Pedro Otaegi azpeitiar aktoreak omenaldia jasoko du, «antzerki munduan egin duen lanagatik».
Otaegik DVri adierazi dionez «oso gustura» dago . «Oso berandu hasi nintzen antzerkian baina harrez geroztik ez naiz geratu ere egin. Niretzat ohore bat da eta eskerrak eman nahi nizkioke kuadrilla jator honi», azaldu du azpeitiar aktore beteranoak.
Emakumeen tailerreko obra
Azpeitiko Emakume Tailerrekoek azaroak 14an izango dute tartea topaketetan. Oraingoan 'Punto ta punto' lana eskainiko dute. Antzerki Tailerreko irakasle Alaitz Olaizolaren esanetan, obra «berezia» da hau, 12 urteren ostean «aldaketa suposatuko» duena. Hori dela eta «babesa» eskatu die herritarrei. «Azpeitia beti izan da herri antzerkizalea baina punto berezi hori eskatu nahi diet aurtengoan», esan zuen.
Estreinaldiak
Zestoako Interpretazio Eskolak osatzen duen Eromen Produkzioak-en 'Lukurkeria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula' lanak emango dio hasiera Topaketetako antzezlanei, Soreasu antzokian. Amateur izatetik «salto txiki bat» egin dute taldekieek bertako zuzendari Amancay Gaztañagaren esanetan. Valle Inclan-en lana taularatuko dute, «estrainekoaz euskaraz antzeztuko den obra».
Bi estreinaldi izango dira tartean. 'Eskutitzak' lanaren lehen emanaldia ikusi ahal izango da batetik, azaroaren 7an, eta 'Magia Lapurra' taularatuko da, bestetik, azaroaren 15ean. Haur eta gaztetxoei zuzendutako lana da azken hau.
Itziar Eliasek eta Izaskun Arandiak sortutako obra da 'Eskutitzak'. Azpeitiarrak azaldu zuenez, Azpeitian eta Azkoitian dago girotuta, 1936an». Eliasentzat, «zoragarria» da etxean eskaini ahal izatea.
Amaitu, berriz, beste berrikuntza batekin amaituko dira topakettak. 'Mozkorra parregarri' opera komikoa eskainiko dute Bergarako hainbat lagunek. Marije Ugalde kideak agertu zuenez, «20 aktore eta bost musikarik gidoi on eta barregarri» bat eskainiko dute.
Antzerki alternatiboa
Antzerki Alternatiboak ere izango du tartea topaketa hauetan. Azaroaren 19an eta 20an ziklo berezia eskainiko da, gaztetxean. Oh My God! elkarte artistikoaren 'Zer duzu Amy' obra ikusi ahal izango da 19an eta, Lauka teatroaren 'Amodioaren ziega', hurrengo egunean. Bi emanaldiak 21:30ean izango dira. Aurretik, 20:00etatik 21:15era, jantoki begetarianoa izango da Gaztetxean bertan.
III. Antzerki Eskolen Eguna
EHAZEk (Euskal Herriko Anztwerkizaleen Elkarteak) antolatuta eta Metrokuadroka taldearen eskutik ekitaldi «berezi berezia» egingo da azaroaren 1ean. III. Antzerki Eskolen Eguna izango da eta parte hartzeko izena eman behar da aurrez. Izena ematen duten kideek perkusio tresnaren bat, zuriz jantzita eta txapelarekin agertu beharko dute 10:30ean, Sanagustinera. Izena emateko info@ehaze.eus helbidera idatzita eman behar da.
Amaitzeko, antzerkiko sarrerak bost euro balio du eta 14 urte bitartekoek 3 euro ordaindu beharko dute. Antzezlana baino ordubete lehenago zabalduko da Soreasu an-tzokiko lehiatila.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.