Borrar
Aurreko legegintzaldian bi alderdiek bat egin zuten anbulatorio berriaren alde.
Gaur izango da Zestoako anbulatorio berriaren inaugurazio ekitaldia

Gaur izango da Zestoako anbulatorio berriaren inaugurazio ekitaldia

Herriko agintariez gain Urkullu lehendakaria ere bertan izango da

K. ARRIZABALAGA

Viernes, 9 de octubre 2015, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur inauguratuko da ofizialki Zestoako Osasun Zentro berria. Ekitaldi ofiziala goizeko 10tan hasiko da, eta udal ordezkariez gain bertan izango dira, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Jon Darpon Osasun Sailburua. Ekitaldi ostean nahi duten herritarrek anbulatorio berria ikusteko aukera izango dute. Udaletxetik adierazi digutenez, urriak 13an, asteartea, anbulatorio berria martxan izango da.

Urte askotako prozesua izan dugu hau, bi alderdiek (PNV eta Bilduk babestu dutena) eta herriko hiru udal gobernuk hartu dute parte bertan. Horrela, Alazne Olaizola alkate zen garaian eskuratu zen anbulatorioa kokatu den eraikina (700.000 euroko balioa zuen lokala), gero Leire Etxeberria udal buru izan zen urteetan egin ziren proiektuak eta hartu emanak Eusko Jaurlaritzako arduradunekin eta hasi ziren anbulatorioko lanak, eta orain, Josetxo Mendizabal buru den unean izango da azkenik anbulatorio berri honen irekiera ofiziala.

'Eskura' prozesua

Gure Esku Dago herri ekimenak «Eskura» deituriko hausnarketa prozesua abiarazi du. «Herri bezala geure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa izango da, beti ere, erabakitzea helburu jarrita, jarraituko beharreko bide-orria zehazteko 2 diote talde hionetatik. Horrela, Zestoan aurkezpena gaur, ostirala, arratsaldeko 19:30ean udaletxe azpian izango da. Batzordetik herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertara agertzeko eta prozesu honetan parte hartzera.

Emakumeen Munduko Martxa

Zestoako Udalak aho batez onartu du 'Emakumeen Munduko Martxa'ren deklarazio instituzionala. Zestoako Udalean, irailaren 22an egin zen Ongizate Batzordean mahairatu zen 'Emakumeen Munduko Martxa'ren Deklarazio Instituzionala, ondoren, Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoetako ordezkariak (PNV eta eh bildu) Deklarazio Instituzional honekin bat egitearen alde azaldu direlarik. Zestoako Udalaren babesa jasotzen duen Deklarazio Instituzionala Emakumeen Munduko Martxaren Europako Idazkaritzari bidaliko zaio. Emakumeen Munduko Martxa, Nazioarteko 4. Ekintza berdintasunaren alorrean, joan zen martxoaren 6an hasi zen Kurdistanen eta hilabete honetako 17an amaituko da Lisboan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios