Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Miércoles, 7 de octubre 2015, 00:07
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ostiralean, urriaren 9an, udazkeneko antzerki denboraldiari hasiera emango zaio Aita Mari Antzokian. Hika Teatro konpainia eta Kabiaren, Pabellon 6ren laguntzarekin, 'Gau Arabiarra' izeneko an-tzezlana izango da lehenengo saioa. Roland Schimmelpfennigen testuan oinarritutako antzezlana, gaueko 22:00etan eskainiko da ostiralean eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan 9 euroan (6 euroan Aita Mari bazkideentzako edo Gazte Txartelarekin).
Bizitzan zer egiten dugu?
'Gau arabiarra' eguna gau bihurtzen den une magiko horretan hasiko da. Iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, pertsonaiek bizitzan zehar izaten dituzten eraldaketez, oroimen primitiboaz zein gizakiaren sinismenetaz hitz egingo du. Hau guztia bizitzan zehar zer egiten dugun galdetzera garamatzaten bost pertsonaien bidez kontatua.
Guztiontzako ezagunak diren aktore eta aktoresak parte hartuko dute ikuskizunean. Kandido Urangak, Lomeier pertsonaia antzeztuko du, Ramon Agirrek ere gauza bera egingo du Kalil-ekin, Ainhoa Aierbek, Fatimarekin, Martxelo Rubiok Karpatirekin, eta beste horrenbeste Ane Pikazak, Frantziskarekin. Iker Vergara (Mufasah) Beatboxerrak obraren giro soinua sortuko du zuzenean. Bestalde, testuaren itzulpena Arantxa Iturberena da.
Frantziska obraren protagonista da. Txikitan bahiketa baten biktima izan zen emakume gaztea da bera. Harrezkero bizitza aldatuko zaio, ez baita ezertaz oroituko: Ahaztu egin du iraganean printzesa arabiarra izan zela eta maldizio batek harrapatuta bizi dela. Arratsaldero legez, dutxatu ondoren, bere lagun eta pisukidea den Fatimarekin hitz egin ondoren, egongelako sofan lo geratuko da.
Loti eder bitxia izango bailitzan, hiru gizonezko saiatuko dira Frantziska muxu batekin esnatzen: Karpati, parean dagoen eraikineko bizilaguna; Kalil, Fatimaren mutil-laguna eta, Lomeier, eraikineko atezaina. Hiruetako batek itzuliko dio kontzientzia Frantziska sorginduari. Eta orduan, atsotitzak dioen moduan: 'Begiek ikusia, bihotzak jasoa'.
Edukian eta forman magiaz beteriko istorioa da: bost pertsonai, egiten dutena esanez eta esaten dutena eginez, ziztu bizian bizitako ekintzatik narraziora salto eginez. Pentsatzen dutena biziz eta bizitzen dutena pentsatuz. Pertsonaiaren bizipenetatik istorioen kontalari izateraino doan joko eszenikoa miatzea izan da, beraz, testu hau aukeratzerako orduan gakoa.
Musikaren garrantzia
Istorioa errealismotik abiatzen da. Laster, ordea, oroimena lanbrotzen duten amets, amesgaizto edota bien arteko nahasmenetik sor daitezkeen espazio eta istorio onirikoetara salto egingo dute.
Bestalde, Iker Vergara Beatboxerrak zuzenean antzezten duen giro soinua gakoa izango da kontakizun guztiak elkar josi eta elikatzeko.
'Gau Arabiarra' Euskadiko hiru elkarteren elkarlana batzen duen ekoizpen artistikoa da: Kabia, Bilbon 2006an sortzen den ikerketa talde gaztea; Hika Teatroa, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen antzerki talde donostiarra eta Pabellon 6, egun garatzen ari den sortze eta aurkezpenerako espazio bilbotarra. Horretaz gain, Euskal Herriko zein Kataluniako freelance profesionalak ere proiektuan parte hartu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.