Diario Vasco

Euskadiko Aizkora Txapelketa

Kanporaketa. Euskal Herriko harrijasotzaile onenak bihar Aian, tartean José Mari Olasagasti.
Kanporaketa. Euskal Herriko harrijasotzaile onenak bihar Aian, tartean José Mari Olasagasti. / ETXEBERRIA
  • Kanporaketa bihar eguerdian jokatuko da Aian, 12 aizkolarien partaidetzarekin

  • Aizkolari bakoitzak hiru ontza ezberdineko enborrekin egin beharko du lan eta sei sailkatuko dira finalerako

Euskadiko Aizkora Txapelketarako kanporaketa jokatuko da bihar eguerdian Aian, hamabi aizkolarien partaidetzarekin, horietako zazpi gipuzkoarrak, lau nafar eta bizkaitar bat. Gipuzkoarrak Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi, Jose Mari Olasagasti, Unai Otaño, Jon Irazu, Mikel Larrañaga eta Ugaitz Muger-tza dira; Nafarrak Floren Nazabal, Jon Rekondo, Ander Erasun eta Juan Jose Lopez dira, eta bizkaitar bakarra dago, Aitzol Atutxa.

Aizkolari bakoitzak hiru ontza ezberdineko enborrekin egin beharko du lan. Lehendabizi 54 on-tzako bi enbor ebaki beharko dituzte; segidan, 60 ontzako bi enborrekin jarraituko dute eta bukatzeko, 72 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte.

Guztira hamabi aizkolari lehian, eta kanporaketa denez, sei aizkolarik egingo dute aurrera, Basaurin urriaren 12an ospatuko den finalerako txartela lortuz. Kanporaketa hau ikusteko hamabost euro ordaindu beharko dira. Euskal Herriko herri kirol federakundeak antolatuta, Aiako Idi Proba Elkartea eta Aiako Udalaren laguntza izango du.

Era berean, datorren iganderako, urriak 4, 2015eko Harri Txikien Euskadiko harri-jasotze txapelketa iragartzen da Aiako probalekuan. Parte hartuko duten harrijasotzaileak Inhar Urruzuno (Bizkaia), Jagoba Otaegi (Gipuzkoa), Iñigo Eizagirre (Gipuzkoa), eta Aimar Irigoien (Gipuzkoa) dira. Jaso beharreko harriak ehun kiloko bola; kubikoa 112,5 kilo; zilindroa 125 kilo; eta lauki zuzena 125 kilo dira.