Borrar
Bazkari herrikoia. Arratsaldeko 14.30etatik aurrera bazkari herrikoia izango da Musika plazan.
Lasterketa, dantza txapelketak eta bazkari herrikoia, besteak beste

Lasterketa, dantza txapelketak eta bazkari herrikoia, besteak beste

Egitarau oparoa datorkigu gaurko egunean Euskal Astearen barne

ANTXON ETXEBERRIA

Sábado, 5 de septiembre 2015, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Asteko egitarauaren barne, bete-betea datorkigu gaurko eguna. Lasterketa, dan-tza txapelketak, bazkari herrikoia, kalejira aldarrikatzailea eta gauez dantza ikuskizuna Dantzaz konpainiaren eskutik.

Egunekoarekin hasteko, goizeko 11:00etan euskararen aldeko XX. lasterketa abiatuko da Musika plazatik. Izenak aurretik eman beharko dira eta sei euro kostatuko du. Herriari itzulia egin ondoren, helmuga plazan izango da. Dena den, sailkapenak alde batera utzi eta parte hartzea eskertzen dute AEKko antolatzaileek.

Ondoren, 11:30ean, Lege Zaharren Enparantzan, XXVII. aurresku txapelketa iragartzen da. Parte hartuko duten zortzi dantzariak Beñat Asensio (Lezo), Ekain Susperregi (Oiartzun), Xanti Leonet (Oiartzun), Iker Sanz (Lezo), Luis Garcia (Errenteria), Beñat Salegi (Errenteria), Aimar Odriozola (Ibarra), Asier Ros (Errenteria) eta Jokin Veintemillas (Errenteria) dira.

Segidan, VIII. soinu zahar txapelketa ospatuko da. Maddi Otegi (Billabona), Izar Etxeberria (Oiartzun), Ane Urruzola (Billabona), Leire Amiano (Lezo), Nerea Azkue (Lezo), Janire Fernandez (Lezo), Maider Lizeaga (Pasai Donibane), Izar Aizpuru (Oiartzun), Izaro Urrestarazu (Ibarra), eta Nerea Videira (Oiar-tzun) parte hartuko dute bertan. Eguerdian, Musika plazan, XXXI. bazkari herrikoia egingo da, bostehun lagun inguru bilduko direlarik. Bazkari ostean, 18:00etan abiatuta, kalejira aldarrikatzailea AEK eta EHE-ak antolatuta, eta ondoren, 19:30ean Lege Zaharren Enparantzan, Binakako Dantza Txapelketa. Iker Sanz-Lierni Kamio (Lezo-Villabona), Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia), Luis Garcia-Nerea Azkue (Errenteria-Lezo), Ibai Jimenez-Iratxe Lizarburu (Zaldibia-Ibarra), Ane Zubelzu-Mapi Egues (Ibarra), Asier Ibarguren-Garazi Gurrutxaga (Azpeitia), Jon Ander Iriondo-Libe Lizaso (Azpeitia), Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia), eta Sergio Portillo-Patricia Espilla (Karrantza) bikoteek hartuko dute parte lehiaketa mugituenean.

Gogoratu, bestalde, txosna gunea ere zabalik dagoela atzo arratsaldetik Azken Portun, Arrona Zaharreko aparkalekuan. Gaur, besteak beste, Joxe Replay eta Guri 5! izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios