Secciones
Servicios
Destacamos
ANTXON ETXEBERRIA
Miércoles, 2 de septiembre 2015, 00:52
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskal Asteko egitaraua gaur zabaltzen da, gaueko 22:00etan Modelo aretoan herriko taldeek eskainiko duten 'Gora ta gora beti' emanaldiarekin. Herriko taldeek parte hartze garrantzitsua izaten dute Euskal Astearen barne eta aurtengoan ez da gutxiago izango. Alproja antzerki taldea, Montetxio abesbatza, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Zarautz'TRIK, Ainhoa Garayar, Mattin Ostolaza eta Aitor Amilibia musikariak, eta Errekan Gora ekimeneko partaideak izango dira, besteak beste, oholtza gainean gaur gaueko emanaldian, doako sarrerarekin.
Atzo eguerdian Nekane Iribar, kultura zinegotziak, aurkeztu zuen aurtengo egitaraua. Jarraipena bihar izango du, iluntzeko 20:30ean Modelo aretoan ospatuko den Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketarekin.
Ostiralean, berriz, batetik arratsaldez Frontoi Txikian,Dibertsitate Funtzionalaren VI. Pilota Jaialdia ospatuko da. Ondoren, 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa eta egunekoarekin amaitzeko, 22:00etan Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XXXIX. Lizardi Saria. Ekitaldi guzti hauetarako sarrerak aldez aurretik salgai daude Sanz Enea eta Turismo Bulegoan.
Larunbatean, berriz, irailak 5, 11:00etan Musika plazatik abiatuta, Euskararen aldeko XX. Lasterketa ospatuko da; ondoren, goizeko 11:30ean Lege Zaharren enparan-tzan, XXVII. Aurresku Txapelketa eta VIII. Soinu Zahar Txapelketa. Eguerdiko 14:30ean, Musika plazan, XXXI. bazkari herrikoia egingo da. 18:00etan, Musika plazatik abiatuta kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta; 19:30ean, Binakako Dantza Txapelketa eta 22:00etan, Desertu Txikian, 'Txoriak' dantza ikuskizuna, Dantzaz konpainiaren eskutik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.