Borrar
Atzo eta gaur hainbat auto historiko ikusteko aukera.
Ondarbasoko igoera eta musika atzoko protagonista nagusiak

Ondarbasoko igoera eta musika atzoko protagonista nagusiak

Gaur, jubilatuen eguna, herri kirolak ospatuko dira arratsaldean

K. ARRIZABALAGA

Domingo, 30 de agosto 2015, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Goiz goizetik beroa, bero izugarria, zen denon ahotan gai nagusi, baina hau ez zen oztopo izan festak eztanda egin zezan. Horrela, lehenengo Zestoako II. Ardi txakur lehiaketa izan genuen eta eguerdi partean gazteen arteko bazkaria. Arratsaldean, nola ez, egun honetako ekitaldi nagusienetakoa ospatu zen, XXX. Ondarbasora bizikletaz igoera. 4 kilometro inguruko igoera izaten da hau, oso malda gogorrak dituenak, herritarrek bakarrik har dezakete parte, eta ibilbide amaiera inguruan sekulako jendetza eta festa izaten dute zain txirrindulariek. Bi hitzetan esanda, kirola, ikuskizuna eta festa uztartzen dituen ekitaldi berezia dugu hau, festa egun honetan ezinbesteko ekitaldia bilakatu dena. Aipatu atzokoan adin guztietako 18 txirrindularik hartu zutela parte, gazteenak 22 urte zituela (Liher Azagirre) eta helduenak 65 (Gotzon Lizaso) ; eta hauen artean aspaldiko partez emakume bat izan genuela, Mari Jose Etxeberria. Pronostikoak zioten bezala, irabazlea Gabarain izan genuen irabazle (11 mi 39 sg) , Bigarren Ivan Diaz (14min 04 sg) eta hirugarren Mikel Sasiain (14 min 20sg). Gero kale musika, jai giroa eta gaueko musika kontzertuak izan genituen, Grises herriko talde ezaguna talde nagusi bezala.

Gaur, Jubilatuen eguna, hauen arteko bazkaria eta arratsaldean ospatuko diren herri kirolak izango dira jai ekitaldi nagusienak. Horrez gain Ibilgailu historikoak ere hor ibiliko dira auzo eta herri gunean bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios