Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Santa María La Mayor, Sonsierra.
Irteera berezia antolatu dute elkar lanean Zestoako Agiro, Azpeitiko  Lagun Onak eta Nabarralde taldeek

Irteera berezia antolatu dute elkar lanean Zestoako Agiro, Azpeitiko Lagun Onak eta Nabarralde taldeek

Kirol, kultural eta gastronomikoa izango da igandeko irteera 'Sonsierra ezagutuz' lelopean

K. ARRIZABALAGA

Miércoles, 1 de julio 2015, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Benetan irteera interesgarria antolatu dute elkar lanean eskualdeko Nabarraldek (Nafarroako historiaz aritzen den taldea), Zestoako Agiro Mendi Taldeak, Arabar Errioxako Ttiki Ttaka Elkartea eta Azpeitiko Lagun Onak taldeak, hurrengo iganderako, uztailak 5.

'Sonsierra ezagutuz' irteera honetan denetarik izango da, mendi irteeratxoa, bertako historia ezagutu, upeltegiak eta gastronomia, umeentzako igerilekuak, txokolatada... Igandean, goizeko 8:00etan Gurutzetik irten, Azpeititik 8:15ean, eta Sonsierrara joko dute. Han Ttiki Ttakako lagunekin elkartu eta Sonsierratik Bastidara joango dira oinez . «Sonsierrak historian eta gaur arte izan duen garrantziaz jabetuko gara Ttiki Ttakakoek emandako azalpenak tarteko», diote.

Talde hau arabar Errioxako ikastola, gau eskola eta euskara teknikariek osatutako elkarte bat da eta denak batera ibiliko dira egunean zehar. Oinezko ibilbide hau 6-7kilometro ingurukoa da, edonork egiteko modukoa. Gero Bastidako igerilekuetan bazkalduko dute, sarrera 3 euro, eta txokolatada bat izango da bertakoek antolatukoa.

Horrez gain, nahi dutenek Aimarez Upeltegian arkume txuleta pintxoak eta ardoa meriendatzeko aukera izango dute, mahastien historiaz ikasi eta bertan diren tolareak ikusiz. Autobusa 4 euro, Agiro taldeko bazkidea bazara, eta 6 ez direnentzat. Izena kiroldegian: 943147942, ostirala baino lehen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios