Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zaragueta eskolara bizikletaz.
Elkar-Biziz egitasmoa martxan Zaraguetan

Elkar-Biziz egitasmoa martxan Zaraguetan

PPLL

Miércoles, 27 de mayo 2015, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Uda giroarekin batera Elkar-Biziz egitasmoa martxan jarri da Zaragueta Herri Eskolan. Eskolara bizikletaz joateko ohitura sustatu nahi da ekimen honen bitartez. Ikasturte honi dagokionez, irailean egin zen lehen saiakera eta oraingoan bigarrena, aste honetan bertan. Proiektu honekin, ikasleei eskolara egunero beraien kabuz bizikletaz joateko erraztasunak emateaz gain, honako hauek ere lortu nahi dira: ariketa fisikoa egitea, autonomia lantzea, ingurumenaren alde egitea eta giro lasaian eskolara hurbiltzea.

Elkar-Biziz egitasmoa bizikletaz erraz moldatzen diren LH3tik aurrerako ikasleentzat da. Gazteagoek ere parte hartu dezlete, heldu arduradun batek lagunduta. Nahitaezkoa da partaideek kaskoa janztea.

«Jarduera honetan eskolako guraso guztiak euskararekiko aktiboak izatera gonbidatu nahi ditugu. Euskaldunok gara horretarako giltza dugunak, baina euskaraz moldatzen ez diren gurasoak ere jarduera honetara gonbidatu nahi ditugu eta ikasle eta guraso euskaldunekin euskara ikasteko aukera bat dutela ohartarazi», diote ikastetxetik.

Asteari amaiera emateko, larunbatean IX. Bizikleta Eguna izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios