Borrar
Miriam Uranga, Orain herri plataforma hautagai, atzo eguerdian Ibai Ondo kalean.
«Gure helburua beti izan da gobernuan alderdi guztiak egotea»

«Gure helburua beti izan da gobernuan alderdi guztiak egotea»

Bigarren aldiz, Miriam Uranga Egurza izango da Orain herri plataformaren hautagaia Orioko alkatetzarako.

ANTXON ETXEBERRIA

Martes, 5 de mayo 2015, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bigarren aldiz, Miriam Uranga Egurza izango da Orain herri plataformaren hautagaia Orioko alkatetzarako.

  • Adina.

  • 1973ko otsailaren 6ean Orion jaioa.

  • Ikasketak.

  • Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomiketan diplomatua (Deuston).

  • Lanbidea.

  • Azken 14 urteetan Eroski Coop Elorrioko egoitza nagusian. Ardura postu desberdinetatik pasa ostean erosketa sailean komertzial kudeaketa.

  • Familia.

  • Hiru seme-alaba, 13, 7 eta 5 urtetakoak.

  • Afizioak.

  • Oraintxe bertan nire seme-alabak, senarra, eta udaletxeko lana dira nire afizioak.

-Zerk bultzatzen zaitu Orioko alkatetzarako aukeztera?

-2011n aurkeztu ginenean helburu bat geneukan: Udala herritarrei gerturatzea. Herritar soilak gara, partaidetza bultzatu nahi genuen eragileei ahots zuzena emanez udaletxean. Ildo horretatik ibili gara lanean, kasu batzuetan lortu dugu (aholku mahaiak:kirola, kultura, merkataritza) baina lau urte motz geratu zaizkigu egitasmo guztiak aurrera ateratzeko. Azken legealdiko eskarmentua dugu eta ezagutzen ditugu udal barruko ahuleziak eta indar-guneak. Barne funtzionamendua ikasi dugu eta kanpoko erakundeekin ere (Mankomunitatea, Eusko Jaurlaritza, Aldundia, ...) jarduten badakigu. Beraz, gure lana eraginkorragoa eta azkarragoa da orain.

-Zein helbururekin aurkezten zara?

-Ikasitako guztiarekin herritarren eta herri honen egitasmoen alde lan egitera. Beti behetik gora. Herritarretik hasi eta Udaletxera eta joan behar den tokiraino joanez. Udaletxeko teknikariekin elkarlanean, herritarren zerbitzura baitaude. Gazteek erabaki dezatela zein gaztetxe mota nahi duten, adinekoek zein ekintza eta zerbitzu behar dituzten, herritarrek zein turismo mota nahi duten, gurasoek zein ludoteka eta parke estalia non eta nolakoa, etxebizitza babestuak jabetzan edo alokairuan izango diren, oriotarrek Orio 2030 nola ikusten duten, herritarrek zein zabor bilketa mota eta zer Motondo nahi duten, Goiko kaleko semaforoa bai edo ez, zer behar ikusten dituzten, ... Horiek dira gure helburuak

-Lehenengo egingo zenukeena alkate izendatzen bazaituzte?

-Arnasa sakon hartu. Pila bat poztu eta eskertu, horrek suposatuko baitu gure lana jendeak ezagutu, baloratu eta babestu duela. Ondoren, egun bat bera ere galdu gabe, lehenbailehen gobernu berri eratu eta lanean hasi. Hauteskundeak direla eta herriak ez du merezi hilabeteetako lana galtzerik.

-Zure ustez, zeintzuk dira Orioko beharrik nagusienak.

-Orio pertsonek egiten dugu, ez eraikinek. Bizi kalitatea hobetuko diguten neurri guztiak hartzea eta bultzatzea: Ortzaikako zubi berria, bidegorriak, irisgarritasuna hobetzeko neurriak, parke estalia, Dikeko komunak (tren geltoki azpian dauden bezalakoak), Txurruka-kirol portua lotuko duten pasarela, babes ofizialeko etxebizitzak, aparkalekuak, ...). Orio zerbitzuetara zuzendutako herria dela argi eta garbi dagoenez, definitu beharko da herritarrek nahi duten turismo mota (turismo mahaia sortuz). Turismoaren inguruan, hondartzaren egoerari konponbide bat lehenbailehen ematea behar-beharrezkoa da. Txurruka ingurua txukuntzea ere derrigorrezkoa. Kanpinaren emaitza onak bermatzen jarraitu. Turismoarekin lotuta, merkataritza eta ostalaritza ere bultzatzea. Ostalaritza elkarte sendoa sortzea ere beharrezkoa da herriari bizia emateko eta motore ekonomikoa izan daitezen biak. Kale garbiketa hobetzea ezinbestekoa da eta 2015ean deialdia aterako da zerbitzu berria adjudikatzeko. Ongizate mahaia eratzea erronka izango da legealdi berri honetan, herritarren benetazko beharrak detektatu eta konponbidea emateko.

-Eta datozen lau urte hauetarako, non jarri behar litzateke arreta handiena, zein arlotan?

-Aurreko galderan behar nagusienak aipatu ditut eta arreta horietan jarri behar da norabidea galdu gabe: herritarren bizi kalitatea hobetu.Herri bizia nahi dugun heinean, merkataritza eta ostalaritza indartzeko neurriak hartuz herritarrek zerbitzu hobeak izango dituzte eta aldi berean lana sustatuko da herrian. Guztia gure nortasuna eta hizkuntza indartuz, kultura eta euskara sustatuz, harrotasunez harrokeriarik gabe.

-Herritarrak, zergatik eman behar dio botoa Oraini?

-Gure promesa bakarra konpromisoa eta lana da eta lau urte ondoren hori argi geratu da. Herritarren eta herriaren alde egin dugu lan eta egingo, entzunez eta ekinez.

-Gobernatzeko behar izan ezkero, akordiotara iristeko prest legealdi berri honetan?

-Gure helburua beti izan da gobernuan alderdi guztiak izatea. 2011an alderdi batek parte ez hartzea erabaki zuen eta 2015ean gu barruan izan edo ez, alderdi guztien gobernu bat nahiko genuke. Alderdi bakoitzak bozka multzo bat ordezkatzen du eta bozka eman dioten pertsona horiei herriaren alde lan egitea zor die.

-Maiatzak 24rako pronostiko bat egitera ausartzen zara?

-Ez. Herritarroi zuzenean eragiten gaituzten neurriak hartzen dira Udaletxean. Parte-hartze altua izatea da nahiko nukeena, era horretara, gertatzen dena gertatu herritarrok hautatukoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios