Borrar
Olentzero txikien eskolan izan zen ostiralean.
Oporrak jolasteko dira

Oporrak jolasteko dira

Ekain Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak elkarlanean aurtengorako egitarau berezia eta sorpresaz betea antolatu dute

K.A.

Domingo, 21 de diciembre 2014, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabonetako oporren atarian gauden honekin Ekain Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak (Gaztedi sailaren bidez) elkarlanean aurtengorako egitarau berezia eta sorpresaz betea antolatu dute. Horrela, besteak beste, eskulanak, zine emanaldiak (kultur etxeko areto nagusian), tailerrak, Olentzero (haurren eskutitzak jasoko ditu udaletxe azpian), 'Izeba Tekla' musika jolasa, eta beste hamaika ekimen antolatu dituzte, gaztetxoek oporretan jolas egin dezaten. Jakin Arkitektura tailerrerako eta Barbantxoren jolasetan parte hartzeko izena eman behar dela, abenduaren 22an, Kultur Etxean.

EGITARAUA

  • Abenduak 22

  • 17 00-19

  • Eskulanak (6 urte arte).

  • 17.30

  • Zinea. 'Goazen', areto nagusian.

  • Abenduak 23

  • 17 00-19

  • Arkitektura tailerra, 4-12 urte (aurrez izena eman).

  • Abenduak 24

  • 18 00

  • 'Badator Olentzero!', udaletxe azpian.

  • Abenduak 26

  • 17 30

  • Soroperi Eguna. 'Izeba tekla', musika eta jolasa areto nagusian.

  • Abenduak 29

  • 17 00

  • Barbantxorekin jolasean kiroldegiko aterpean (adin guztiak).

  • Abenduak 30

  • 17 00-19

  • Eskulanak (6 urte arte).

  • 17.30

  • Zinea. 'Zigortzaileak', areto nagusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios