Borrar
San Anton. Zuhaitz eta landareen informazioa eman.
Aurrekontu parte-hartzailetan egindako proposamen gehiago

Aurrekontu parte-hartzailetan egindako proposamen gehiago

Joan den asteburuan aurreratu genuen 98 proposamen egin zirela ospatutako 5 bileretan 58 herritarren partaidetzarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE

Sábado, 20 de diciembre 2014, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udal Bobernuaren uztetan interesgarria da herriak jakitea Guztiok 1! ekimenean egin diren proposamenak zeintzuk diren. Aurreko steburuan Euskara, Kultura, Kirola eta Hirigintza ataletan egindakoak ezagutu ondoren, jarraian besteak azalduko ditugu.

Zerbitzuen arloan hauek dira proposamenak; Etxebizitza beharren azterketa bat egitea, etorkizunera begira (Potzuaga Goiko proiektua.). Balentziaga kaleko garajeen planta bat alokairuan jartzea aztertzea. Herrian adierazgune gehiago jartzea. Herriko wifi sarea berritu behar da. Udaleko wifia herri guztira zabaltzea, batzuek wifi sarearen oso kritiko direla ikusten den arren. Udaleko ordenagailu sisteman software librea jartzea (Linux, Ubuntu.). Belar mozketa eta lorezaintza lanak brigadak hartzea. Brigadaren berrazterketa bat egitea, herriko beharretara egokitzeko.

Turismo eta ingurumena

Turismo arloan proposamen hauek jarri ziren mahai gainean; Frontoian dagoen Nafar Erresumako plaka beste hizkuntzetan (ingelesa) ere jartzea. Terrazen ordenantza bat egitearen beharra, herritarrekin eta tabernariekin modu parte-hartzailean, gauzak ongi arautu eta denei baldintza berdinak jartzeko. Euskal Herria-Basque Country kartelak jarri herrian, atzerritarrek non dauden jakiteko. Getarian oinez egiteko 3 ibilbide daude markatuta hainbat triptikotan, baina herrian zehar markatu gabe daude bide horiek, eta markatzea ondo legoke. Hau auzolanean egin liteke. Desestazinalizazioa gainditzeko hartutako bidea ona dela iruditzen da, eta horrela jarraitzea eskatu: euskal ezkontza, Itxas Krossa, triatloia. San Anton mendia seinalizatzea, eta bere historia, bertako zuhaitz eta landarediaren buruzko informazioa ematea. Euskara balorean jarri behar da turismoari begira, eta hori balio erantsi bezala saldu. Itxas Ondarea berreskuratzeko plan bat lantzea, eta hori sozializatzea. Herribideak ongi identifikatu eta seinalizatzea.

Ingurumenaren inguruan hau proposatu zuten herritarrak; Herrian jarrita dauden basura pote txikiak (kolore guztietakoak) puntu gehiagotan jartzea. Baratze kolektiboak jartzea herrian, inguruko hainbat herritan arrakasta izan baitu egitasmo honek. Udalak lurrik ez badu, jabe pribatuekin hitz egitea, eurek erabiltzen ez dituzten lurrak utz ditzaten. Ikastaro eta hitzaldiak antolatzea baratzeen lanketari buruz, nekazaritza ekologikoa. Herri osoan edukiontzi denak egongo diren guneak jartzea planteatu da. Honen asmoa birziklapena bultzatzea da, eta birziklatu nahi duenari gauzak erraztea, eta nahi ez duenari gauzak zailtzea. Gipuzkoako Urak-en fakturan "zaborrak" jarri ordez, "hondakinak" hitza jartzea proposatzea. Eta uraren eta hondakinen fakturak bereiztea.

Langile eta teknikoak

Udaleko langile eta teknikoekin egindako bilerak emaitza hau eman zuen; 2014an langileen soldatetan azken urteetan (2010-2014) aplikatu ez zaizkien KPI-ak igotzea eta 2013an izan ez zituzten Elkarkidetzako ekarpenak egitea. Liburutegia berregituratzearekin (KZ Gunea.) jarraitzea. Liburutegirako hartu den langilearekin jarraitzea 2015 urte osoan, bere balorazioa oso oso ona baita. Liburutegirako inpresora berri bat erostea, oraingoa oso zaharra baita. Informatika ekipamenduen berrikuntzarako urtero partida bat jartzea. Repuestoko ordenagailu bat izatea Udalean, edozein aberia gertatuz gero. Proiektuak egiteko eta laguntza teknikoko kontratuetarako urteroko partida bat jartzea. Kultur materialean inbertsioak egitea: 2 karpa, oholtzarako piezak, telak-faldoiak. Brigadarako materiala. Sahatsagako Udal lokaletan berrantolaketa egitea. Turismo bulegoaren berrantolaketa, eta ekipamendua. Turismo bulegorako beste pertsona bat hartzea, Aste Santuetatik urrira bitartean. Udarako TAO-ko langileentzat erropak. Udaletxean pertsianak jartzea. Herrian jardueren inspekzioa egitea (taberna, denda..). Hau kanpo enpresak batek egin lezake, edo udaleko langileek. Terrazen ordenantza berezi bat egitea. Herritarrek obra handiak egitean, jarraipena eta bukaerako kontrola ondo egitea, obraren benetako kostua zein den jakiteko (Donostian horrela egiten da adibidez). Bestela, iruzur handia egon daiteke. Hori bai, pixkanaka joatea gomendatzen da, bestela iskanbilak egon baitaitezke. Udalak kotxe bat erostea, bertako langileek, munizipalek. erabili dezaten. Herriko elkarteei ematen zaizkien dirulaguntzak ondo eta zehatz arautzea.

Auzoetako proposamenak

San Prudentzio eta Askizuko auzoekin egin zen lehen bilera azaroaren amaieran eta bertan eginiko proposamenak hauek dira; Lehen eskaria eta garrantzitsuena: Autobus zerbitzua berriro jartzea auzoetako haurrentzat. Frontoi ondoko lurretan aparkalekuak jartzea ondo ikusten da. Askizuko frontoi atzeko petrilaren parean dauden errefusaren hiru kontainerrak albo batera mugitzea, petrilaz gozatu ahal izateko. San Prudentzioko iturria konpontzea, urik ez baitu botatzen. San Prudentziorako bidegurutzean dagoen ispilua konpontzea, eta gogorrago bat jartzea, bisibilitate txarra baitago. San Prudentzion aparkaleku ugari daude jarrita, baina jendeak ez ditu erabiltzen. Kartela jarri edo zerbait egitea planteatzen da. Eta piboteen ordez beste zerbait jartzea. Frontoitik Aranora doan bidea konpontzea. Garate eta Askizu arteko bidea 2 tokitan puskatuta dago, konpontzeke. Wifi arazoak konpontzea, interneteko sarbide txarra baitago. Haurrentzat zerbait jartzea bai San Prudentzion eta baita Askizun ere (jolasak.).

Azken bilera abenduan egin zen, Mia eta Eitza auzoetako herritarrekin eta hau proposatu zuten; Lehen eskaria eta garrantzitsuena: Autobus zerbitzua berriro jartzea auzoetako haurrentzat. Urtarrilaren 7tik aurrera martxan jartzea. Wifi arazoak konpontzea, etxe gehienetara ez baita iristen eta konexioa askotan erortzen baitzaie. Miako bidegurutzean, karteletan Bilbo eta Donostia ere jartzea, kamioi asko ezker-eskuin nora hartu asmatu ezinean ibiltzen baitira. (GFA). Bidegurutze bera oso gaizki dago, eguraldi txarrarekin ez baita ongi ikusten kotxerik datorren edo ez. Alternatibaren bat jartzea (rotonda.). (GFA). Zarautzen ez dago Miarako errepidea markatuta (ez dago kartelik), eta jendea galduta ibiltzen da kotxearekin. (GFA). Aparkalekurik ez dago Mian. aparkaleku gehiago jartzea planteatzen da. Getariatik Miara doan bidea zabaltzea, konpontzea. Eta bide bazterretako belarrak ondo moztea, bestela errepidea are eta ixtuagoa baitago. Eitzako miradorea oso gaizki dago: bankuak solte daude, jendeak mugitu egiten ditu batetik bestera, kotxeak gora igotzen dira. Piboteak jartzea eta leku hori txukuntzea aipatu da. Eitzatik behera, bidea behera eginda dago, eta konpondu egin behar da. Getariara anbulategi berrira joatean, ea non aparkatu daitekeen galdetu da. Baita Miako soziedadeko ondoko loreak aldatzea nori tokatzen zaion.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios