Borrar
Egileak. Zinegotziarekin DVDaren aurkezpenean.
'Destokian' dokumentalaren emanaldia Modelo aretoan

'Destokian' dokumentalaren emanaldia Modelo aretoan

Migratzaileen Nazioarteko egunarekin bat egin da kazetaritza-bekaren emaitza ikusiko da iluntzeko 19:00etan

JUAN MARI ZUBIAURRE

Jueves, 18 de diciembre 2014, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zarauzko Udalak Zarauztik Mundura Mundutik Zarautza kazetaritza-beka abian jarri zuen eta bere xedea Zarauzko migrazioen testigantza jasotzea zen. Izan ere, gure herria migrazio prozesu ezberdinetan iritsitako emakume eta gizonen emaitza da. Zarautzek garai historiko ezberdinetan hartu izan ditu kanpotik etorritako bizilagun berriak, batez ere, joan den mendeko 60. hamarkadan eta azken hamarkada honetan.

Horregatik, dibulgaziorako eta ikerketa beka hau ateratzea erabaki zen, era honetan, etorkizunerako, migratzaile izan diren zarauztarren lekukotasunak behar den bezala jaso eta gordeko dira. Laida Aranburuk, Ekhiñe Muguruzak eta Usua Garinek osatutako taldeari ematea erabaki zuen bere garaian epaimahaiak eta orain lan horren fruitua ikusteko aukera izango da.

'Destokian'

Gaur arratsaldeko 19:00etan Modelo aretoan ikusi ahal izango da 'Destokian' izenburua daraman lana. Egileak azaldu zutenez, «testigantza ezberdinak jasotzen saiatu gara. Horrela alde batetik Antonio Sanchez daukagu aurreko mendean Extremaduratik etorria. Senegaletik etorritakoa Modou Kanteye izango da eta Zarauztik kanpora joandakoa berriz, Iñaki Zulaika, Japonian bizi den zarauztarra. Libny Otzoy Guatemalakoa da eta emakumeen ikuspuntua azaltzen du eta azkenik bikote bat aukeratu nahi izan dugu bat herritarra eta bestea etorkina eta hor June Aizpurua eta Horacio Chacin Venezuelatik etorria aurkitu ditugu». Gaur izango da estreinaldia eta partaideek ere lehen aldiz ikusiko dute 40 minutu inguruko lan hau. Elkarrizketetan oinarritua dago baino protagonisten egunerokotasuna jasotzen saiatu dira baina epe laburrean egin behar zen lana eta horrek asko mugatu dituela adierazi dute. Ikastetxeekin lanketak egiteko erabiliko da gerora.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios