Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mikel Martínez, Joseba Apaolaza eta Patxo Telleria, 'Pankreas'-en.
'Euli giro' estreinaldiarekin hasiko dira gaur Euskal Antzerki Topaketak

'Euli giro' estreinaldiarekin hasiko dira gaur Euskal Antzerki Topaketak

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 21:30ean hasita. Bihar, zapatua, ordu berean, 'Pankreas' antzezlana ikusteko aukera dago eta igandean, Antzerki Eskolen Eguna izango da

ELI AIZPURU

Viernes, 31 de octubre 2014, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azpeitiko Udalak «euskara eta kulturaren aldeko apustuarekin» jarraitzen du, bertako kultura batzordeburu Imanol Amenabarren esanetan, eta aurtengoan ere, hogeita hamabigarrenez, Euskal Antzerki Topaketak antolatu ditu. Gaur izango da estreinaldia eta gainera lan bat estreinatuz hasiko da egitasmoa. Kamikaz kolektiboak 'Euli giro' lana antzeztuko du 21:30ean. Ainhoa Casina, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizola aktoreak izango dira taula gainean.

Asteburuan zehar jarraituko du gero antzerkiak. Izan ere, azaroaren 23a bitartean izango dute antzerkizale eta kultura zaleek orokorrean, non gozatua.

Bihar, zapatua, esaterako, Tartean Teatroak 'Pankreas' lana eskainiko du. Oholtza gainean izango dira Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktore ezagunak, Jokin Oregiren gidaritzapean egindako obran.

Hiru lagunen gora beherak kontatuko dira bertan. Batak pankreas trasplante baten premia larria dauka, suiditzatzeko asmoa besteak, Alzheimerrari aurre hartzeko nahian. Hirugarrenak, aldiz, proposamena egingo dio bigarrenari: bere buruaz beste egitea aurreratzea, hala estrainekoari pankreasa emateko.

Azken urteetan ohi bezala, Soreasu antzokian izango dira saioak -antzerki alternatiboa ezik, hau Gaztetxean egingo baita, azaroak 20, 21 eta 22an burutuko den zikloan-.

Helduei zuzendutakoak 21:30ean dira eta helduei eta txikienei eskainitakoak aldiz, 18:00etan hasiko dira.

II. Antzerki Eskolen Eguna

Igandean, Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak, EHAZEk, antolatuta, Antzerki Eskolen Eguna ospatuko da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta «izandako harrera onaren ostean», berriro izango da aurtengo edizioan.

Antzerki eskoletan lantzen dena plazaratuko dute antzerki eskoletako kideek. Hainbat herritako an-tzerkizaleak eta adin guztietakoak elkartuko dira. Inaxio Tolosa dinamizatzaile lanetan ariko da 12:00etan, Plazan, eta ondoren, hamaiketako egingo dute Sanagustinen.

Ez da honekin amaituko asteburua. Arratsaldean, 18:00etan, haur eta helduentzat saioa izango da Soreasun. Eidabe Kultur Elkarteak 'Egun berri bat' lana eskainiko du.

Helduen antzelanetarako sarrerak 5 euro balioko du eta haurrei zuzendutakoak, 3 euro.

Lehiatilak antzerkia hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios