Borrar
Iazko lasterketa zirkuituan eginiko lehenengo itzulia.
Raka Maraton Elkarteko  Herri lasterketarako  izen-ematea zabalik dago

Raka Maraton Elkarteko Herri lasterketarako izen-ematea zabalik dago

Lasterketaren hamargarren edizioa azaroaren 22an egingo da eta plazan izango ditu irteera eta helmuga

JOAQUIN SUDUPE

Jueves, 30 de octubre 2014, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dagoeneko zabalik dago Raka Maraton Kirol Elkarteak azaroaren 22rako antolatu duen Herri lasterketarako izen ematea.

Lasterketaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da Azkoitiko Herriko plazan eta amaiera ere bertan izango du.

Lasterketako ibilbidea Azkoitiko kaleetan zehar egingo da, eta guztiara zirkuituari buelta txiki bat eta bi handi eman beharko zaizkio, probaren 10 kilometroak osatzeko.

Parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dituzte eta ofizialki izena emanda dutenek, eran-tzukizun zibileko aseguruaz gain istripu asegurua ere izango dute. Mediku-zerbitzua Gurutze Gorriak emango du -bi anbulantzia egongo dira: bat helmugan eta bestea, berriz, lasterketa amaieran-.

Kronometrajea egiteko txip bidezko kontrol-sistema erabiliko da (txipa ez da alokatu behar) eta zenbakiak lasterketaren egun berean emango dira arratsaldeko 13:15etik 16:10era.

Jasotzeko, egiaztagirirenbat erakutsi beharko da bai NANa edota gidabaimena eta pasaportea.

Izena emateko 10 euro ordaindu beharko da eta Azkoitiko Zubiaurre Elkargunean eta Azpeitiko Robers-Aradi dendan egongo dira izena emateko orriak, azaroaren 19a arte. Internet bidez izena emateko aukera herrikrossa.com eta rakamaraton.com helbideetan dago. Internetez, kreditu txartelaren bidez 10,7 euro ordaindu beharko da. Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, lasterketa hasi baino ordubete lehenago. Hala egiten dutenek 15 euro ordaindu beharko dute.

Lasterketan taldekako sailkapen bat egongo da. Taldeak 4 atletaz osatuta egongo dira -gehienez atletismo eta triatloian 2 federatu eta gutxienez emakume bat-. Lasterketaren egunean, zenbakiak jasotzerakoan, taldeen izenak emango dira.

Arropa-bilketa helmugaren ondoan egongo da eta aldatzeko zerbitzua eta dutxak Kiroldegian helmugatik 150 metrotara izango dira. Proba bukatzeko denbora muga dago eta 17:45ean itxiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios