Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 25 de octubre 2014, 00:17
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Preferente mailako Zumaiakok Azpeitian jokatuko du gaur Ikasberri taldearen aurka. Partida Garmendipe futbol zelaian jokatuko da, 16:00etatik aurrera.
Aukera ona izan daiteke Zumaiakorentzako jokoan izango diren hiru puntuak eskuratzeko. Hasiera bikain baten ondoren, azken bi jardunaldietan lortutako emai-tzek sailkapeneko erdiko postuetara eraman dute Felipe Garmendiak zuzendutako taldea. Azpeitiarrak, aldiz, sailkapeneko azken postuan daude jokatutako bost norgehiagokak galdu ondoren.
Lau izango dira asteburuan Aita Marin jokatuko diren norgehiagokak. Jardunaldia hasteko, nesken kadete mailako B taldeak Hondarribiaren aurka jokatuko du gaur (12:00). Arratsaldean (15:00), emakumezkoen erregional mailakoen txanda izango da, Ostadarren aurka arituko dira. Haren amaieran, 17:30ean, lehen mailako jubenilen partida jokatuko da Zumaiako eta Urolaren artean. Bihar partida bakarra jokatuko da, lehen mailako infantilen Zumaiako eta Zestoaren artekoa (15:30).
Futbol eskolako argazkiak
Zumaiako Futbol Taldeak jakitera ematen du bihar, igandean, Futbol eskolako aurkezpen argazkiak aterako direla Aita Mari futbol zelaian. 9:45ean 2005. urtean jaiotakoen argazkia aterako da; 10:00etan 2006an jaiotakoena; 11:00etan denak batera, eta 11:15ean, 2004. urtean jaiotako taldearena.
Aurtengo denboraldian 138 haurrek eman dute izena Futbol eskolan aritzeko, iaz baina 16 haur gehiagok.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.