Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Asteburu honetan zirkulazioa normaltasunera itzuliko da

PPLL

Sábado, 25 de octubre 2014, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aritzaga kaleko eta Endaia plazako obrak direla-eta aldaketak izan dira ibilgailuen zirkulazioan azken bi asteetan, baina asteburu honetan zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.

Herriko sarrera Aritzaga kaletik izango da, eta herriko plaza oinezkoentzat. Herritik irteteko Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da. Aurreko egunetan kaian jarrita egon den galiboa kendu egingo du Udalak.

Obra datorren astean bukatu nahi du Ur Kontsortzioak eta, horretarako, 2-3 egunez itxita izango da Ibai Ondoko bidea. Obrak ahalik eta azkarren buka-tzeko ahalegina egingo du Kontsortzioak, inguru horretako bizilagun eta merkatariei ahalik eta kalterik gutxien egiteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios