Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
Sábado, 18 de octubre 2014, 00:28
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Herenegun amaitzen zen TS enpresa erosteko eskain-tzak aurkezteko epaileak ezarri zuen epea. Hori dela eta, Zestoa eta Zumaiako Udal ordezkariak Arroabeko TS-ren eraikin aurrean izan ziren TS-ko langile zirenei babesa ematen. «Guk ere beraiekin batera diruaren aurretik pertsonak jartzea eskatzen baitiogu epaile, agintari politiko, enpresa arduradun, administrari konkurtsal eta instituzioei, eta horregatik gaude gaur hemen», zioen Zestoako alkatea den Leire Etxeberriak. Segidan, «Salmenta prozeduran langileak dituzten kezkak gureak egiten ditugu, hau da, lantokia martxan jartzea beharrezkoa, ezinbestekoa, da eskualdearentzat, eta sortuko den enpleguaren kalitatea ere bai. Horregatik, salmenta prozesua horren arabera -enpleguaren kalitatearen arabera- burutzea eskatzen diogu administratzaileari zein azken erabakia hartuko duen epaileari», zioen Etxeberriak eta «ahal dugun neurrian guk ere hori horrela izateko lan egiteko konpromisoa gure egiten dugu», gaineratu zuen.
Orain, TS-fundizioa zena erosteko eskaintzak aztertzea toka-tzen zaio administratzaile konkurtsalari, hauek baloratu, informe bat egin eta epaileari helaraztea. Gero honek informazio honen arabera erabakia hartuko du zeini salduko zaion eta zein kondizioetan, enpresa hau. Langileek «guk ahal dugun guztia egingo dugu erosleekin harremanetan jartzeko eta akordio batera iristeko, eta instituzioei, administra-tzaileari eta epaileari gure hitza kontuan izan dezala eskatzen diegu, gurekin kontatu dezatela erabaki bat hartzerakoan», zioten.
Guraso izaten ikasten
Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzailearen eskutik guraso eskola ikastaro berri bat martxan jartzekoa da taldea osa-tzen bada. Hilean bi orduko saioak izango dira. Goizeko 10:15etik 12:15era izango dira saioak eta pertsonako 140 euro ordaindu beharko da (210 euro bikoteko). Interesatuak lehenbailehen jarri Nerearekin harremanetan 628859282 telefonora deituta edota nereamendi@gmail.com helbidera idatzita.
Futbola
Asteburu honetan, jubenil mutil taldeak ezik, beste sei taldek etxean jokatuko dituzte beren partidak. Horrela, gaur, Iraetan, talde nagusiak 16:30ean jokatuko du Mutrikuren aurka, erregional mailako taldeak 18:30ean, Zarautzen aurka, kadete mutilak 10:30ean, Ikasberriren aurka, kadete neskak 12:30ean, Bergararen aurka, eta infantil neskek 9:00ean, Anaitasunaren aurka. Bihar, infantil mutilek 12:00etan jokatuko dute, Ikasberriren aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.