Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikastaro hauek probatzeko aukera doakoa izango da.
Ikastaro berriak probatzeko aukera Karelan

Ikastaro berriak probatzeko aukera Karelan

Gaurtik datorren osteguna bitarte eskaintzen da aukera. Cycling, zumba, pilates edo aurtengo berrikuntza den multifitness-eko klaseak probatzera animatzen dira herritarrak

PPLL

Viernes, 19 de septiembre 2014, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaurtik datorren osteguna bitarte, Karela Kiroldegian aurtengo eskaintzaren hainbat ikastaro probatu nahi dituenarentzat ateak irekiak egongo dira Orioko kiroldegian. Cycling (Spinning bezala ezagutzen dena), Zumba, Pilates edo aurtengo berrikuntza den Multifitness-eko klase bat probatzeko aukera egongo da, dohainik. Cyclingeko bizikleta berriak eta areto berria estrenatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Plazak, hala ere, mugatuak dira eta hau dela eta izena ematea komeni da, egunean bertan etorrita tokirik balego klasea hartu badaiteke ere. Klase hauek ordu hauetan eskaini dira: gaur, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, pilates eta 19:0ean, multifitness; datorren asteartean, irailaren 23an, 19:30ean, Cycling; asteazkena, hilak 24, 19.30tan, zumba eta, azkenik osteguna, hilak 25, goizeko9:30ean, cicling.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios