Diario Vasco

Hutsun Txalaparta ikuskizun bikaina

Hutsun Txalaparta ikuskizun bikaina

Igande arratsaldean herritar zein bisitariek (asko izan ziren eguraldiaren eraginez eta estropadak eta pilotak erakarritakoak gure artean) Hutsun Txalaparta ikuskizunarekin gozatu ederra hartu zuten. Musika Plazara hurbildutakoek, kontzertu didaktiko bat ikusteko aukera izan zuten eta txalapartaren eboluzioa ezagutzeko aukera izan zuten. Oinarrizko erritmo tradizionaletara hurbildu gintuen erakusketa didaktikoa izan zen. Erritmo hauek non, noiz, nola eta zergatik sortu ziren azaltzeaz gain, jo egin zituzten eta maisutasun handiarekin gainera. Erritmo, tinbre eta melodia berrien unibertsoan murgildu ziren beren eskutik bertan bildutakoak.