Borrar
Arroagoiko jaiak. Umeentzako ikuskizunekin eta Arroagoia Sevilla txiki bat bezala mozorrotutik amaitu ziren jaiak.
Taxi-bus zerbitzua jarri du martxan Udalak

Taxi-bus zerbitzua jarri du martxan Udalak

Zestoako udalerrian bidaiatzeko eta adineko pertsonei edo ezintasun fisikoa dutenentzako zuzenduta izango da hau

K. ARRIZABALAGA

Martes, 29 de julio 2014, 00:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zestoako Udalak azken udalbatzan aho batez onartu zuen Taxi-Bus zerbitzua martxan jartzea, adineko pertsonei (65 urtetik gorakoei) edo ezintasun fisikoa dutenei zuzendua batik bat. Hasiera batean behintzat Aizarnan, Arroa Goian, Endoian, Akoan edo eta herritik urrun (baserrietan, abar) bizi diren zestoarrentzat izango da taxi zerbitzua. Zerbitzu honen helburua baztertuta bizi daitezken pertsona hauek herri edo komunitatera integratzea (bakardadea, isolamendua, ...) eta aldi berean garraio publikoaren alternatiba eskaintzea izango da, hau da, pertsona hauek autonomia lortzea, maila batean behintzat. Horrela, adibidez, medikuarengana edo eta erosketak egitera Zestoara etorri beharra badute, zerbitzu berri hau erabili dezakete. Aipatutako zerbitzua, Zestoako udalerri osoan erabiltzeko da baliogarria, eta ez beste herrietara bidaiatzeko.

Taxi-busa astelehenetik ostiralera izango da martxan, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Herriko taxilariek emango dute zerbitzu hau. Bi hilabeterako balioko duen 10 (bost joan etorri) txartel erosi beharko dute zerbitzu hau nahi dutenek, ondorioz bidai bakoitza soilik 2 euro kostatuko zaie. Hala ere, tarifa hau ordaindu ezin duten erabiltzaileek Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete, eta hauek baloratuko dute zer ordaindu beharko duen. Interesatuek eskaerak Gizarte Zerbitzuetako bulegoan egin beharko dute, eta beraiek baloratuko dute zerbitzu hau jasotzeko baldintzak betetzen diren.

Amaitu dira Arroagoiko jaiak

Ostegunean hasi eta festak ez du etenik izan Arroagoiko auzoan. Denetik izan dugu aurten ere, herri bazkari eta afariak, erromeriak, dantza, musika, herri kirolak, umeentzako ikuskizunak, abar Igandean amaitu ziren jaiak, Lolailo mozorro jaiarekin, non eta ume eta hainbat guraso Sevillarrez mozorrotu ziren, festak ondo amaitzeko. Orain, hurrengoak Aizarnan izango ditugu, abuztuak 14ean hasi eta 17a bitartean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios