Diario Vasco

Pello Añorga, gaur, Guneren solasaldian

Gaur Pello Añorga izango da Gune elkartearen solasaldian. Euskaraz izango da, Foronda jauregian, 19:30etik 21:00etara, eta aurtengo gai orokorraren barruan koka-tzen da: 'Ekologia eta espiritualtasuna'. Hitz hauek bidali ditu Pello berak aurrerapen gisa: «'Oikoa' da geure etxean ez egotea. ('Oikos' grezierako hitzak 'etxe' esan nahi du) Eta nola, bestela, baldin eta on line baldin bagaude? Nola jarriko gara harremanetan geure familiako anai-arrebekin (izadiako senideekin) baldin eta gorrak eta i-tsuak bagara? Noizbait esnatu, eta elkar kontenplatuko al dugu? Elkarren beharrean gaudela konturatuko al gara? Off eran komunikatuko al gara XXI mendean, kobertura izanda, Amazoniaraino joan gabe?». Bestalde, larunbatean '¿Y ahora adónde vamos' filma eskainiko da zine-forum zikloaren barruan Donostiako Kresala elkartean.