1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko Komisioak azalpenak emango ditu gaur

Arratsaldeko 19:30etik aurrera kultur etxean

DV ORIO.

1939ko Banderaren Auzia Aztertzeko Komisioak azalpenak emango ditu gaur arratsaldeko 19:30ean hasita, kultur etxeak, eta bertara herritarrak eta arraun elkarteko kideak gonbidatu ditu Komisioak.

Komisioa 1939ko Kontxako Banderaren auzia aztertzeko sortu zen iaz eta bertako kide da, besteak beste, Orioko Udala (alkateak parte hartu du Komisioan, Udalaren izenean).

Komisioak bultzatuta, gaiari buruzko azterlan bat egin du Xabier Alberdi historialari zarauztarrak, auzia ebazteko erabakigarria izan dena, eta Aranzadik ere eman du bere iritzia, Komisioak defendatzen duenaren aldekoa: 1939ko bandera berriro Kontxako palmaresean sartzearen aldekoa.

Gaur arratsaldeko agerraldian Komisioko kideek eta Xabier Alberdik emango dituzte azalpenak eta, horrenbestez, bukaera emango diote hilabete hauetan egindako lanari.

Gaiaren inguruan egindako lana eta izan diren gora-beherak ezagutu nahi dituzten bazkide eta herritarrak arrtsaldeko bilerara gonbidatzen ditu komisioak.

Kamiseten banaketa

Urtero bezala, Orio Arraunketa Elkarteak bere bazkideen artean kamiseta berriak banatuko ditu. Banaketa larunbatean egingo da herriko plazan. Honekin batera, Orio Arraun Elkarteko denda ere zabalduko da.

Fotos

Vídeos