Zamalbide-Bentak auzoan egun osoko egitaraua antolatu dute haur eta gazteentzat

ASTIGARRAGA.

Hiru eguneko festa izango da Zamalbide-Bentak auzoan, San Isidroren bueltan. Larunbatean hasiko dira ospakizunak, Haur eta Gazteen Egunean. Goizean, 10:00etan, txupinazoa eta ondoren, jolasak eta puzgarriak. Eguerdian berriz, 13:30etan, haur bazkaria.

Arratsaldean jarraituko dute, 15:30ean, Meritxell Martinez ipuin-kontalariarekin eta tailerrak ere egongo dira Birjolasten taldearen eskutik. 16:00etan, mus txapelketa. Eta 17:00etan, apar-festa dibertigarraia. Indarra berreskuratzeko, 18:00etan, txokolate-jatea. Eta eguna ondo amaitzeko, 20:30etan afari herrikoia, bingo-txas! eta bertso musikatuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos