Zabalik dago matrikula egiteko epea Buruntzaldeko euskaltegietan

Buruntzaldeko udaletako euskara zinegotzi, teknikari eta euskaltegietako ordezkariak, Lekaion. /
Buruntzaldeko udaletako euskara zinegotzi, teknikari eta euskaltegietako ordezkariak, Lekaion.

Astigarragako AEK Euskaltegian izena emateko epea irailaren 29an amaituko da, herriko zentruan bertan

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Buruntzaldeko herrietako euskaltegi guztietan dagoeneko zabalik dago 2017-2018 ikasturterako matrikula egiteko epea. Urnietan irailaren 29ra arte egongo da irekita, goizez nahiz arratsaldez egin daiteke matrikula, euskaltegi bakoitzaren bulegoetan.

Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udaletako euskara zinegotzi nahiz teknikariak eta herri horietako euskaltegietako ordezkariak batzartu ziren duela gutxi Lekaion, ikasturteari hasiera emateko. Ekitaldian herritarrei dei egin zieten 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko pausoa ematera anima daitezen eta, horretarako, euskaltegira hurbil daitezen 'Baietz 1.000 aurten!' leloa egia bihurtuz eta kontuan hartuz «euskara ikasiz, dena irabazteko eta ezer ez galtzeko daukagula». Adierazi zuten, «apustu segurua eta merezi duen ahalegina dela euskara ikastea».

Pasa den ikasturtean, 946 ikasle aritu ziren euskaltegietan. Kopuru hori pixka bat behintzat handitzeko helburua adierazi zuten. Horretarako, Buruntzaldeko herri guztietan dago eskura euskara ikasteko aukera, herri guztietan baitago euskaltegia eta, gainera, ikasturte berri honetan ere herri guztietan emango dituzte dirulaguntzak.

Más

Fotos

Vídeos