'Urumea Bizi' egitasmoaren ekintzak aurrera doaz

Tapia arkeologoaren eskutik tailerra antolatu zen ermitan. / HARITZALDE
Tapia arkeologoaren eskutik tailerra antolatu zen ermitan. / HARITZALDE

Erakusketa hilaren 22ra arte dago ikusgai Kultur Etxean eta egun horretan bertan burutuko da azken ekintza

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

'Urumea Bizi' izenburupean, hilabete osorako antolatutako egitasmoa aurrera doa. Naturarekin, animaliekin eta historiarekin lotuta ekintzak burutu eta burutzen ari dira herrian.

Erakusketa ikusgai dago oraindik, hilak 22ra arte, Kultur Etxean, Urumea ibaiaren inguruko Ramon Arambarriren argazkiekin osatutakoa. Goizeko 09:00etatik 20:30etara ikusi daiteke.

Antolatutako ekintzen artean, pasa den asteburuan, Santiomenditik Landarbasoraino mendi irteera egin zen eta familientzako plana ere antolatu zen, ermitan, Jesús Tapia arkeologoaren eskutik, 'Urumea ibaiko eta Astigarragako lehenengo biztanleak' izenburua zuen tailerrarekin. Bestalde, atzo, hitzaldia antolatu zen, Piriniotako muturluzeari buruz. Azken ekintza, hilaren 22an izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos