Urnietan zentro berria dauka AEK euskaltegiak

Euskaltegiei dagokienez, aurten badira bi nobedade, Urnietan eta Andoainen. Urnietan AEK euskaltegiaren zentro berria ireki da; Errekalde kaleko 1 zenbakian dago kokatua. Irail osoan zehar egongo da izena emateko aukera. Astelehen eta asteazkenetan 9:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Eta Andoainen tokiz aldatuko da euskaltegia: Plazaola kaleko 2 zenbakian izango du egoitza berria, orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zuen lokalean hain zuzen ere. Datozen 15 urteetarako aipatutako lokalaren lagapena egin dio Andoaingo Udalak AEKri.

Gainera, heldutan euskara ikasteko dirulaguntza handiak dituzte eskura Buruntzaldeko herritarrek. Alde batetik, HABEk berak matrikularen zati handi baten neurriko dirulaguntza emango die aurten ere A1etik C2ra arteko ikasmailaren bat gainditzen duten ikasleei. Bestetik, Buruntzaldeko sei udalek dirulaguntza handiak emango dizkiete bertako herritarrei euskaltegietan euskara ikasteko.

Informazio gehiago eskuratu daiteke, bai dirulaguntzei buruz eta baita ere euskaltegien eskaintzaren gainean, www.buruntzaldea.eus webgunean eta udalen eta euskaltegien webguneetan.

Fotos

Vídeos