Udalak hiri-hondakinen bilketaren inguruko jarrera desegokiak salatu nahi ditu

Zabor puntu batzuetan jarrera desegokiak identifikatu dira./
Zabor puntu batzuetan jarrera desegokiak identifikatu dira.

Udal gobernuak gogora ekarri nahi du «bilketa modua herri kontsultan hautatua izan zela»

DV ASTIGARRAGA.

Udalak herritar batzuk hiri-hondakinen gaiaren inguruan izaten ari diren «'boicot' jarrera salatu nahi du». Udal gobernuaren ustean, «ezinbestekoa da gaur egungo edukiontzi bidezko bilketa modua errespetatzea eta zaborra behar bezela ateratzea, horrek astigartar guztion elkarrenganako bizikidetasunean eragiten baitu». Gainera, «gure herriko bizilagunen bizi kalitatea bermatu nahi dugu. Gogora ekarri nahi dugu bilketa modua herri kontsultan hautatua izan zela, herritarrek hala erabakita».

Udala saiatuko da «zabor-bilketa indartzen» eta, aldi berean, herritarrei eskatzen die udalarekin harremanetan jartzea, «bai telefonoz bai emailez, batez ere zabor puntu gatazkatsuenak eta jarrera desegokiak identifikatu ahal izateko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos