Udal langileek Ainhoa Intxaurrandietari beraien elkartasuna adierazi diote

Agerraldia egin zuten udal langileek udaletxeko arkupeetan. /
Agerraldia egin zuten udal langileek udaletxeko arkupeetan.

ASTIGARRAGA.

Agerraldia egin zuten pasa den astean Astigarragako udal langileek Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra beren lankideari babesa adierazteko. «Aurreko asteetan jakin dugu salatua izan dela, aurretik GHK erakundeko bere zeregin politikoetan, errauskailua eraikitzeko lanak geldiarazteagatik». Hori dela eta, «jasaten ari den presio eta salaketa egoeraren aurrean, gure elkartasuna eta animoak azaldu nahi dizkiogu herriaren aurrean».

Bide batez, aprobetxatu dute «hasitako epaia eta zigortze-saiakera bideak bertan behera geratu daitezela eskatzeko, inongo zigorrik jaso gabe jakina. Besterik gabe, jaso Ainhoa gure besarkada eta elkartasuna».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos