Sukaldari lanetan gaurkoan Goizuetan

Eguerdi partean Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa burutu zen plazan.
Eguerdi partean Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa burutu zen plazan.

E. ARRAIAGO GOIZUETA.

Goizuetako Amabirjin jaiek aurrera darraite. Gaur goizeko 11:00etan, gaztetxoek primeran pasatzeko aukera paregabe egon zen erraldoi eta buruhandiekin. Eguerdian berriz, bakailao lehiaketa iragarrita dago plazan. Ondoren, bakailao lehiaketaren sari-banaketa izango da. Bitartean, Igandea txaranga kaleetan zehar ibiliko da giroa alaitzen. Arratsaldean, 17:00etan, XIV. Mus txapelketa Ixkibi kanpinean egongo da. 18:30ean, Umore-Ona dantza taldea eta Or-tzadar fanfarrearekin plaza dantzak plazan. Ondoren, Igandea txaranga. 20:30ean, Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan eta 21:30ean Mugi zaitez disko festa Ikastolan.

Atzokoan, haurrentzako puzgarriak egon ziren. Toka txapelketan heldu eta haurrak neurtu ziren eta eguerdi partean Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa burutu zen plazan. Bitartean, Igandea txarangak alaitu zuen giroa. Arratsaldean, berriz, haurrentzako puzgarriak, helduentzat zezenak Lasturren eskutik eta Igandea Txaranga kaleetan barrena kalejira izan zen. Gauean, berriz, México en el Corazón dantzaldi alaia egon zen. eta goizaldera arte, Igandea txarangarekin dantza saio batzuk egiteko aukera izan zuten bizkorrenek.

Fotos

Vídeos