Primerako giroa jaietako egun handian

Erraldoiak eta buruhandiak atera ziren; pilota partidak ere izan ziren.
Erraldoiak eta buruhandiak atera ziren; pilota partidak ere izan ziren.

E. ARRAIAGO GOIZUETA.

Dultzaineroen doinuak entzunez eman zieten hasiera atzoko egunari Goizuetan. Gero, entzierroa Lasturko zezenekin izan zen eta batek baino gehiagok sustoren bat eraman zuen. Amabirjin eguna izanik, Meza Nagusia izan zen, eta ohiko prozesioa burutu zen elizaren bueltan. Eguerdian erraldoiak eta buruhandiak atera ziren umeen gozamenerako. Pilota partidak ere izan ziren atzokoan Goizuetan.

Arratsaldean berriz, bertso saio bikainia entzuteko parada egon zen Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Eneko Lazkoz eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik. Ondoren, Igandea txaranga atera zen giroa alaituz eta Goittikiren aldeko bingoa egon zen Ikastolan. Gauean, Dj Mikeltxirekin dantzaldia, herri afaria Umore Ona elkartean eta kalejira Igandea txaranga.

Mexikoko doinuak gaur

Gaur goizeko 11:00-14:00 haurren-tzako puzgarriak egongo dira eskolan. 11:30ean berriz, toka txapelketa heldu eta haurrentzat. 12:00etan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa plazan. 13:00etan, Igandea txaranga. 16:00etatik 18:00etara, haurrentzako puzgarriak egongo dira eskolan.

18:30ean, zezenak Lasturren eskutik. Ondoren, Igandea Txaranga kaleetan barrena ibiliko da eta arratsaldeko 20:30ean, Goittikiren aldeko bingoa Ikastolan. 00:00etan México en el Corazón dantzaldia. Ondoren, Igandea txaranga.

Fotos

Vídeos