Oroimena Bizigune izeneko tailerrean parte hartzeko aukera zabalik dago

DV ASTIGARRAGA.

Astigarragak Oroimena Bizigune egitasmoan parte hartuko du. Udaletik adierazi duten bezala, «proiektuaren helburua biztanleria indarkeriaren inguruan sentsibilizatzea da, memoria eta oroimenaren kontaketa kolektiboak osatuz. Hortik abiatuta, bakearen kultura sendotu nahi da eta, aldi berean, Euskadiko bizikidetzako oinarriak finkatu».

Proiektua urriaren 20 eta 21ean izango da eta Buruntzaldeko herriek parte hartuko dute, esaterako, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbil, Astigarragaz gain. Tailerrak 18 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduak egongo dira, «Euskadin gertatutako indarkeri gertaerak gutxien kutsadu duten belaunaldia baita», diote arduradunek. Tailerrak euskaraz izango dira Hernanin.

Udaletik diote «gure herriko gazteak animatu nahi ditugu Oroimena Bizigune proiektuan parte hartzera. Egitasmoak hizketa eta hausnarketa tailerrak izango ditu, geroago ikus-entzunezko ariketa bat aurrera eraman ahal izateko. Hain zuzen ere, herri ezberdinetako bizilagunekin memoriaren inguruko iritziak jaso eta grabatuko dira kalean bertan eta ondoren memoria mapa osatuko da. 18 eta 25 urte bitarteko 3-4 astigartar parte hartu behar dute proiektuan. Izena eman daiteke alkatetzara deituz (943 335240) edo emailez: alkatetza@astigarraga.eus».

Astigarraga kantari

Gaur amaitzen da epea Errenteriako Eguberrietako Kantu Txapelketan parte hartzeko. Astigarraga ordezkatzeko 8-15 urte bitarteko haur eta gazte taldea osatu nahi da.

Fotos

Vídeos