200 orduz euskaraz aritzeko egitasmoa berriro martxan

Aurtengo '100 da 100... 200 orduz euskaraz' egitasmoaren hasierako ekitaldia frontoian ospatu zen larunbatean. /  MARÍA
Aurtengo '100 da 100... 200 orduz euskaraz' egitasmoaren hasierako ekitaldia frontoian ospatu zen larunbatean. / MARÍA

Aurtengo aurkezpena eta hasierako ekitaldia frontoian gauzatu zen larunbatean

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Iaz bezala aurten ere, '100 da 100... 200 orduz euskaraz Astigarragan' egitasmoan murgildurik daude herrian. Larunbatean hasi eta abenduaren 3ra arte, hau da, 200 orduz, euskara hutsean bizitzeko erronka daukate berriro astigartarrek. Aurtengo leloa 'Nirekin bai!' izango da, «eta euskara erabiltzea errazteko, 'nirekin bai!' jartzen duen txapa zabaldu dugu, euskara ulertzen eta estimatzen dugula adierazteko, batzuetan erdaraz erantzun arren». Larunbatean frontoian antolatu zen hasierako ekitaldia eta Maddallen Arzalluz bertsolaria aritu zen bertan. Gainera, han bildutako jendea elkarrekin egin zuten argazki bat argiak zituzten koloretako globoekin. «Astigarragan, Euskal Herriko beste herri batzuetan bezala, sarri erabiltzen dugu erdara euskal hiztunok, euskaraz hitz egiteko gai izan arren eta herritar gehienek euskara ondo ulertu arren. Bada ordua konplexuak kentzeko eta euskara erabiltzea normaltzat hartzeko gure herrian. Gertu ditugunekin, etxean, kalean, okindegian, farmazian... euskaraz hitz egiten saiatuz, adierazi zuten antola-tzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos