Olentzero eta Mari Domingi gaur arratsaldean iritsiko dira herrira

Gaur iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi. /  JUANFER
Gaur iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi. / JUANFER

DV URNIETA.

Urtero bezala, gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Urnietara neguari ongi etorria ematera eta herriko haur guztien ametsak eta nahiak betetzera. Egape elkarteko helduen dantza taldeak, Txanbolin txistulari eta On Bosko bandarekin batera, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diote, menditik jaisten direnean Berrasoetako parkera, arratsaldeko 18:00etan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «aurten, festa eta dantza giroa areagotu eta sustatzeko asmoarekin, Guria eta Zaldundegiko plazan dantza taldearen saioak, plaza-dantza herrikoiekin partekatuko dira, nahi duen guztiak, heldu eta txiki, amon eta gazte, guraso, osabak, izebak... dantzatzera animatuz».

On Bosko bandak alaituko du plazatik plazarako kalejira eta desfilea San Joan plazan amaituko da dan-tza taldeak Olentzero eta Mari Domingiri eskainiko dion 'Ole Olen-tzero' koreografiarekin.

Harrera egin ondoren, herriko haur guztiek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango dute, bertan eskutitza utziaz, eta gaztain eta madalena goxoak janaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos