Olatz Odriozola txirrindulariaren bisita Egape ikastolan

Olatz Odriozola txirrindularia Egape ikastolan. /
Olatz Odriozola txirrindularia Egape ikastolan.

'Egape_txo!' 3. zikloko ikasleek ateratzen duten aldizkariari elkarrizketa emateko joan zen txirrindularia

DV URNIETA.

Joan den astean, Egape ikastolan, Olatz Odriozola txirrindulari urnietarraren bisita izan zuten. Urnietako ikastolako 3. zikloko ikasleek hiruhilero ateratzen duten 'Egape_txo!' aldizkariari elkarrizketa emateko etorri zen txirrindularia.

Ikastolako gazteek prestutasunez egin zizkioten hainbat galdera. Urnietarraren ibilbide profesionalaren inguruan aritu ziren eta Odriozolak atseginez eman zuen informazioa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos