Borrar
200 astigartarren argazkiekin osatutako murala ikusgai egon zen Joseba Barandiaran plazan. JUANFER
'Nirekin bai!' erronkari amaiera eman zitzaion Euskararen Egunean

'Nirekin bai!' erronkari amaiera eman zitzaion Euskararen Egunean

Joseba Barandiaran plazan ospatu zen ekitaldian denetarik egon zen: argazki murala, gaztaina erreak, zuzeneko musika...

MARÍA CORTÉS

ASTIGARRAGA.

Miércoles, 6 de diciembre 2017, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joseba Barandiaran plazan elkartu ziren igandean Euskararen Eguna ospatzeko eta 'Nirekin bai!' erronkari amaiera emateko. Izan ere, '100 da 100... berrehun ordu euskaraz' ekimenari eutsi diote bigarrenez astigartarrek. 200 bat herritarrek eman zuten izena aurtengoan, eta igandean eman zioten bukaera festa giroan.

Denetarik izan zen bertan: hasteko, argazki murala egingo dute parte-hartzaileek bidalitako selfie eta taldeko argazkiekin; musika ere izan zen Xabier Urdangarin eta Ibon Otaegiren eskutik, eta gaztaina erreak dastatu ahal izan ziren, ho-tzari aurre egiten laguntzeko. Horrez gain, antolatzaileek erronkari eta euskarari buruzko datuak eskaini zituzten, eta bukatzeko, datorren urteko erronka aurkeztu zuten. Astigarragan 200 ordu eta hamaika egun izango dira Euskal Herri osoan egingo den ekimenaren barruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios