Musikalean, Santa Zezilia eguna ospatzeko egitasmoa

Udaletxeko arkupeetan egin ziren aste honetan Musikalean egitasmoren baitako emanaldiak. /  JUANFER
Udaletxeko arkupeetan egin ziren aste honetan Musikalean egitasmoren baitako emanaldiak. / JUANFER

DV ASTIGARRAGA.

Musikarien eguna ospatzeko, Santa Zezilia eguna, herriko musikariak emankizunetan murgilduta ibili dira egun hauetan. Eta musika zabaltzea izan da, noski, musikarien patroia omentzeko modurik onena. Larunbatean hasi ziren Aiztondo eta Eira taldekoek eta kontzertu bat eskaini zuten ikastolan pop kantuekin. Bestalde, antzerki musikatua antolatu zen Kultur Etxean igandean txikientzat eta aste honetan bertan Beta eta Kazkabarra taldeek emanaldia eskaini dute udaletxeko arkupeetan Musikalean egitasmoaren barruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos