Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Musika Eskolako itxura berria erakusteko ospakizuna egingo da astelehenean

DV

URNIETA.

Miércoles, 21 de febrero 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lourdes Iriondo Musika Eskolak itxura berri batekin hasi zuen 2018a, izan ere, eraikinaren kanpoko paretak eta zutabeak margotu dira gaiarekin loturiko irudiekin, kolorea, argitasuna eta alaitasuna emanez. Horretaz gain, klaseetako ateak kolore desberdinekin pintatu dira ikasleek errazago identifika di-tzaten.

Halaber, bolatokiaren ondoan dagoen sarrera eraberritu egin da eta baranda batzuk ipini dira. Orain, eskolako ikasleek hortik sartu behar dute Musika Eskolara. Bestalde, eskolako egongela bat atondu da.

Hobekuntza horiek guztiak Musika Eskolari nortasun handiagoa emateko burutu dira, eta nola geratu den erakusteko ospakizun bat antolatu da hurrengo astelehenean, otsailaren 26an, 17:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios