Musika Egunaren bueltan, trikitilarien kalejira eta kontzertuak

Musika Eguna ospatzeko hainbat kontzertu antolatu dira./
Musika Eguna ospatzeko hainbat kontzertu antolatu dira.

Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleak entzuteko aukera izango da gaur eta bihar herriko hainbat lekutan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ASTIGARRAGA.

Urtero antolatzen du Norberto Almandoz Musika Eskolak 'Musika Eguna' ikasturtea ondo bukatzeko, eta aurten ez da gutxiago izango. Gaur eta bihar izango da, hain zuzen.

Ekintzekin hasteko, gaur arratsaldean trikitilarien kalejira izango da, eta ondoren, 17:30etan, kontzertuak eskainiko dituzte Joseba Barandiaran plazan. Bihar berriz, Andre Mari elizan joko dute Norberto Almandozeko txikiek, goizeko 10:00etatik aurrera. Ondoren, urtero bezala, «hau bukatzean, txistu dianak Joseba Barandiaran plazara eramango gaitu, eta hantxe hasiko dira berriro kontzertuak: pandero gazte, abesbatza, teklatu taldeak, talde modernoak, etb», azaldu dute Musika Eskolako arduradunek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos