Udaltopen lehen egunak sekulako arrakasta izan du Manuel Lekuonan

Hasiera ekitaldia. Olano hizketan, Antxordoki, Zupiria, Laka eta Kaltzadaren ondoan. /  TXEMA
Hasiera ekitaldia. Olano hizketan, Antxordoki, Zupiria, Laka eta Kaltzadaren ondoan. / TXEMA

Markel Olanok, Bingen Zupiriak, Elena Lakak, Jesus Zaballosek eta Jon Antxordokik ireki zituzten topaketa interesgarriak

TXEMA VALLÉS LASARTE-ORIA.

Abian dira Udaltop jardunaldiak, Udaletako Euskara Zerbitzuen arteko topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurtengoan beren hamargarren edizioa ospatzen dute, 'Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak' izenburupean.

Aurtengoek, gainera, badute zerbait berezia, jardunaldiek beren hamargarren urteurrena ospatzen baitute. Bi egunez, marka guztiak hautsiz, 270 pertsona pasatzen ari dira Lasarte-Oriatik; Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbait esparruetako langileak.

Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Elena Lakak, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Jesus Zaballosek, Lasarte-Oriako alkateak eta Jon Antxordokik, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak abiatu zuten edizio berri hau, Pilar Kaltzadaren, Linking Ideas Estrategia eta Komunikazio enpresaren zuzendariaren gidaritzapean.

Zaballosek ireki zuen Udaltop 2018. «Pozik eta harro nago gaur hemen hainbeste pertsona ikusteaz. Pozik, uste dudalako denon artean abiatu dugun ekimen hau ona dela. Ona dela euskararentzat, ona dela beti euskaraz egiteko ohitura duten milaka euskaldunentzat. Ona da, baita ere, nahiz eta euskaraz egiteko ohiturarik ez izan, euskaraz zer edo zer dakitelarik, euskaraz gehiago egin dadin parte izan nahi duten milaka euskal herritarrentzat. Eta ona dela iruditzen zait, oraindik euskara jakin ez, baina noizbait ulertzera iritsiko diren beste milaka euskal herritar horientzat ere», adierazi zuen.

Antxordokik, Zaballosek irekitako bideari jarraipena emanez, Udaltop Lasarte-Orian antolatzea baloratu zuen: «Oso harro gaude Udaltop gure herrian antolatzen dugulako. Ideia xume batetik hasi zena, proiektu bihurtu genuen eta proiektu zenak 10 urteko bidea egin

du, gaur arte. Ez da erraza izaten, baina guk sinesten dugu elkarlanean. Sinesteaz gain, gainera, uste dut beste erremediorik ere ez dugula. Lantegi zaila dugu oso eta elkarrekin arituta ere nahiko lan izango dugu», azpimarratu zuen.

Jarraian, Elena Lakak, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak hartu zuen hitza. Ondoren, Bingen Zupiria, Euskao Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburua zuzendu zenbertaratutakoei. Azkenik, Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eman zion amaiera hasiera ekitaldiari.

Lehenengo eguna

Osteguneko bidai luzea Galesen hasi zen, Colin H. Williamsen eskutik. Jarraian, «bat eta bat hamaika, beste urrats bat aspaldiko erlkarlanean Getxon» aurkeztu zuten Alaitz Villatek eta Koldo Iturbek. Eneritz Rekartek, Jenofa Berhokoirigoinek eta Rita Aldabaldetrekuk «Nola antolatzen ari da 2018ko Euskaraldia Baztanen, Iparraldean eta Zarautzen?» galderari erantzun zioten. Horien testigua Amaia Baldak, Imanol Larreak eta Zesar Martinezek hartu zuten, «Bi gehi bi lau ez direnean: herrigintzaren magia. Hamaika gako herritarren aktibazioan» izenburupean ponentzia eskainita. Eta goiza amaitzeko Josune Zabala «Behin honetara ezkero... neurrialdia ere bai!» eta Pablo Suberbiola «Ulermena aktibatzeko metodologia berriak prestatzen» ponentziak eskaini zituzten. Ondoren, Araeta sagardotegira joan ziren guztiak bazkaltzera, eta bazkalostean sorpresa ugariak eta ederrak izan ziren.

Gaur jarraipena izango du topaketak goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:15era. Saioari hasiera Pello Jauregik emango dio, eta musika doinu artean amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos