Gaur gauean, Manuel Lekuona Kultur Etxean 'Keinutik puntura' Bertso-Saioa

Bertsolariak. Ane Labaka kantuan. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbioren ondoan iazko saioan. / TXEMA
Bertsolariak. Ane Labaka kantuan. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbioren ondoan iazko saioan. / TXEMA

Egaña, Lujanbio eta Labaka arituko dira kantuan, Lasarte-Oriako hainbat aktoreren lanaren inguruan

TXEMA VALLÉS LASARTE-ORIA.

Gaur, larunbata, gaueko 22,30ean hasita, Ttakun Kultur-elkartea eta Lasarte-Oriako Bertso eskolaren eskutik, azken urteotan ohikoa bilakatu den Udaberriko bertso-saioa izango da Manuel Lekuona Kultur-etxean. Dakizuen moduan, badira urte batzuk saio hau antolatzen dela herrian, eta lehen ere aipatu izan dugunez, ez da ohiko bertso saio bat eskaintzea helburu nagusia, gure kulturako zenbait arlo bertsoarekin uztartzea baizik; hori bai, kontuan izanda kultur-eragileak Lasarte-Oriakoak direla betiere. Azken urteotan, literatura, bakarrizketak eta trikitixa izan dira beste arlo batzuen artean jorratu izan direnak.

'Keinutik puntura'

Aurtengoaren izenburua, berriz 'Keinutik puntura' da, eta gure herrian antzerki mundua lantzen ari diren zenbait lagun oholtzaratuko dira, euren ikuskizuna guztiokin partekatzeko asmotan. Horiek egindako lanaren haritik arituko dira kantuan inolako aurkezpenik behar ez duten Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka bertsolariak; hori bai, Uxue Loinaz gai-jartzaile lasarte-oriarraren gidaritzapean. Oholtzatik euren lanarekin ikusleak gozaraziko dituzten aktoreak hauek izango ditugu: Kukuka antzerki eta dantza eskolakoak, Bea Egizabal, Ane Huizi, Malu Arruti, Miren Egizabal eta Intza Alkain.

Sarrerak 5,50 eurotan daude salgai Kultur-etxean, eta nahi izanez gero, 10 sarrerako bonoa ere eros daiteke 45 eurotan. Ziur, aurtengo ikuskizunak ere, aurreko urtekoen modura, ondo baino hobeto asebetetzen dituela gaur gauean Manuel Lekuona kultur-etxera bertaratzen diren guztiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos