Borrar
Intza Alkain, bertsolariak atzean dituela, iazko saioan.
Gaur, 22:30ean, 'Soinuaren errimak dantzan' bertso saioa kultur etxean

Gaur, 22:30ean, 'Soinuaren errimak dantzan' bertso saioa kultur etxean

Bertan izango dira Egaña, Lujanbio eta Labaka, trikitilariak, dantzariak eta Intza Alkain

DV

Sábado, 6 de mayo 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, larunbata, 22:30ean hasita, Ttakun Kultur-elkartea eta Lasarte-Oriako Bertso eskolaren eskutik, azken urteotan ohikoa bilakatu den Udaberriko bertso saioa izango da Manuel Lekuona kultur etxean. Badira jadanik urte batzuk saio hau antolatzen dutela, eta antolatzaileek eurek esan digutenez, ohiko bertso saio bat eskaintzea baino, gure kulturako arlo desberdinak bertsoaren inguruan uztartzea da honen xede nagusia, betiere Lasarte-Oriako kultur-eragileak izanik ardatz.

Esaterako, duela bi urteko saioak literatura izan zuen oinarri, eta bertan herriko idazleen hainbat testuk eman zieten gaia bertsolariei. Iaz gauza bera gertatu zen, baina monologo edo bakarrizketekin. 'Berritsuketan bertsotan' zuen izenburu, eta sekulako arrakasta izan zuen.

'Soinuaren errimak dantzan' da aurtengoaren izena, eta trikitixa eta dantzaren inguruan eraikitako saioa izango da. Iazko arrakasta kontuan izanik, Intza Alkain herriko aktorea ere oholtzaratuko da bakarrizketa batekin.

Parte hartzaileak

Uxue Loinaz, azken bolada honetan herriko ohiko gai-jartzaile bilakatu denak, gidatuko du saioa, eta saiatuko da artista eta bertsolarien arteko zubi-lana egiten. Bertsolariak punta-puntakoak izango dira, aurkezpenik behar ez duten Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin batera, azkenaldi honetan atsedenik gabe, plazaz plaza dabilen Ane Labaka herritarra arituko baita. Trikitalariak honako hauek izango dira: Aitor Lasa eta Dani Narbarte, Peio Aiestaran, Goiatz Aiestaran eta Iñigo Azkue, Urtzi Agirretxe, Joseba Tapia, eta Ttirriki-Ttarrakako lagunak. Guztiak maila apartako musikariak izanik, goraipatzekoa da Joseba Tapiak egin duen ahalegina bere herritik egindako eskaera berezi honi erantzuteko. Dantzan, berriz, Erketz eta Kukuka taldeetako lagunez gain, Alazne Ramos eta Uxue Odriozola batetik, eta Maider Oiartzabal eta Ibai Fresnedo bestetik, arituko dira.

Sarrerak 5,50 eurotan daude salgai kultur etxean, eta nahi izanez gero, 10 sarrerako bonoa ere eros daiteke 45 eurotan. Ziur, ikuskizun ahaztezinaz gozatzeko aukera aparta izango dugula gaur gauean, hamarrak eta erdietatik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios